Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

13901 total results found

Bost laguneko joko-jolasa, non lau lagun kantoi edo izkina banatan eta bosgarrena haien erdian jarrita, lagunak izkina batetik bestera mugitu behar diren erdiko lagunak harrapatu gabe.

kantoi-kantoika

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
juego de las cuatro esquinas

Delako joko-jolasean jolasten.

kantoi-kantoika

Gaztelaniaz
a las cuatro esquinas
Kategoria gramatikala
aditzondoa

Sei aldeko poliedro erregularra; alde guztiak berdinak dituen sei aldeko prisma.

kubo

Gaztelaniaz
cubo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geometria

Zenbaki edo adierazpen bat ber hiru eginez edota bere buruarekin bi aldiz bidertuz lortzen den zenbakia edo adierazpena.

kubo

Gaztelaniaz
cubo [elevado a 3]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Landa eremuan bizi diren pertsonak artatzen dituen medikua.

landa-mediku

Gaztelaniaz
médico rural
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza

Gizakiak Lurraren ingurumenaren eragile nagusietako bat bihurtu den epoka geologikoa.

Antropozeno

Gaztelaniaz
Antropoceno
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geologia

Kapitalismoa Lurraren ingurumena eraldatzen ari den faktore nagusitzat hartzen duen epoka geologikoa.

Kapitalozeno

Gaztelaniaz
Capitaloceno
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Plastikoak erretzean sortzen den material solido trinkoa.

piroplastiko

Gaztelaniaz
piroplástico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ingurumena

Antzinako kultura materialaren objektuak eginez, objektu horien teknologia aztartzen duen arkeologiaren adarra.

arkeologia esperimental

Gaztelaniaz
arqeuología experimental
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
lokuzioa

Elkar loturiko proposizio multzoa, testua baino maila txikiagokoa.

testu-sekuentzia

Gaztelaniaz
secuencia de texto
Gaztelaniaz
secuencia textual
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Izan beharrarekin eta egin beharrarekin loturiko proposizioen logika.

logika deontiko

Esparrua
filosofia
Gaztelaniaz
lógica deóntica
Kategoria gramatikala
izena

Mareagoraren eta mareabeheraren artean bi metro baino gutxiagoko anplitudea duen marea.

mikromarea

Gaztelaniaz
micromarea
Kategoria gramatikala
izena
Tesaurus
itsasoa

Izan behar den edo egin behar den horrekin loturikoa.

deontiko

Sinonimoak
normatibo
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
filosofia
Gaztelaniaz
deóntico

Ingurune urtar batez mintzatuz, disolbatutako gatz kantitate txikia duena.

oligohalino

Gaztelaniaz
oligohalino
Kategoria gramatikala
adjektiboa
Esparrua
ekologia

Ura osagai nagusia den ingurune fisiko edo biotopoa, izan ur gezakoa izan ur gazikoa.

ingurune urtar

Gaztelaniaz
medio acuático
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
ekologia

Testu-sekuentzia bat antolatu eta horri zentzua ematen dion hitz edo esamolde aldaezina.

markatzaile

Esparrua
hizkuntzalaritza
Gaztelaniaz
marcador [linguístico]
Kategoria gramatikala
izenondoa

Immanentea, berezkoa edo intrintsekoa, denaren nolakotasuna.

immanentzia

Gaztelaniaz
inmanencia
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
filosofia

Izan beharra edo egin beharra adierazten duen hitz edo esamolde aldaezina.

markatzaile deontiko

Gaztelaniaz
marcador deóntico
Ingelesez
deontic marker
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza
Loturiko
marka deontiko

Josle.

josla

Gaztelaniaz
costurero
Gaztelaniaz
costurera
Kategoria gramatikala
izena
Euskalkia
bizk

Taulak edo xafla lodiak ekoizteko zurezko xafla meheak haiek osatzen dituzten zuntzen aurkako norabideetan txandaka elkarri itsasten dituen teknika.

kontraxaflatu

Gaztelaniaz
contrachapado [técnica]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
zurgintza