Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Birbanatu edota batzuen artean banatuta zegoena haien artean era eta neurri desberdinetan berriz ere banatzeko ekintza eta horren ondorioa.
birbanaketa
Osotasun baten azterketa, horren atalak edo osagaiak aztertuz.
analisi
Helburu komun baten alde jarduera bat lankidetzan garatzen duen pertsonen taldea.
elkarte
Piztutako suaren ondoko lekua, bereziki berotzeko edo sukaldatzeko erabiltzen dena.
supazter
Gogoeta sakona.
hausnarketa
Aldatzeko ekintza eta horren ondorioa.
aldaketa
Egoera batetik bestera igarotzea.
aldaketa
Kopuru bat igo edo jaistea.
aldaketa
Ametzaren zura.
amezki
Amigdala edo faringean dauden bi organo linfatikoen hantura.
amigdalitis
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan umekia biltzen duen likidoz beteriko poltsa moduko mintza.
amnios
Likido amniotiko ziztada bitartez erauztean datzan proba, umekiak izan ditzakeen arazoak diagnostikatzeko egiten dena.
amniozentesi
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan, amnios edo umekia bilzen duen poltsako likidoa, erditzen hastean kanporantz isurtzen dena.
likido amniotiko
Ustiategi batean batera hazi eta zaintzen behien multzoa.
behi-azienda
Ustiategi batean hazi eta zaintzen diren ardien multzoa, haiekin batera dauden bildots eta ahariekin batera.
ardi-azienda
Orokorrean, hazi eta zaintzen diren ardien multzoa, bildots eta ahariekin batera.
ardi-azienda
Itzulketarako berme gisa mailegu-hartzaileak ondasun higiezinen bat jartzen duen mailegua.
hipoteka-bermedun mailegu
Zerbait edo norbait nolakoa den, horren izaera edo egoera, beste batzuengandik bereizten duena.
nolakotasun
Adin altuko pertsonen portzentaje handia biztanleria.
biztanleria zaharkitu
Pertsona gazteen portzentaje handia duen biztanleria.
biztanleria gazte