Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Ezer esan ez.
hinkik esan ez
Dorre edo eliza baten goialdeko erremate edo amaierako elementua, kono, piramide, gezi edo orratz formakoa eta puntan amaitzen dena.
xapitel
Eliza gotikoak goialdean errematatatu ohi dituen xapitela edota piramide, kono edo gezi formako egitura, altua, zorrotza eta trazeria ugari izaten duena.
xapitel gotiko
Xapitel gotiko.
orratz gotiko
Ate txaranbeldu.
ate abozinatu
Barrutik kanpora zabalktzen doan bao edo hutsunea duen atea, arkitektura gotikoan ohikoa dena.
ate txaranbeldu
Etxe baterako sarrera-gunea, kanpoan nahiz barruan egon daitekeena.
atari
Eliza, tenplu, jauregi eta kideko eraikinen sarrera.
atari
Idazlanez, hitzaldiez eta beste gauza abstraktu batzuez mintzatuz, hasiera edo sarrerako atala.
atari
Interneteko webgunea, informazioa, estekak eta zerbitzuak era ordenatuan eskaintzen dituena.
atari
Hilerri eta elizetako hilobietatik ateratako giza hezurrak gordetzen diren lekua.
hezurtegi
Hezurtegi.
hezurtoki
Pertsona bati bere osasun-egoera orokorra ezagutzeko egiten zaion galdera-sorta, bereziki osasun-aseguru bat kontratatzerakoan osasun-arriskuak ezagutze aldera.
osasun-galdetegi
Aurrealdean gurpil bat edo bi, erdialdean ontzi moduko barrunbe zabala edo plataforma bat eta atzean bultzatzeko bi kirten dituen eskuko ibilgailua.
eskorga
Oinez ibiltzen laguntzeko tresna, bi kirten eta bi gurpilez osatua.
eskorga
<i>Clupea</i> espezieetako arraina.
sardina zahar
Otzara zabala eta sakonera txikikoa, erdian alde batetrik bestera doan kirtena duena eta sardinak eta bestelako arrain txikiak eramateko, maiz buru gainean, erabiltzen zena.
sardin-otzara
Ura garraiatu eta gordetzeko buztinezko ontzi tradizionala, giderduna eta bi ahokoa, bata ura sartzeko eta bestea ura ateratzeko, eta sabel zabal eta ipurdi estua duena.
pegar
Ura edo ardoa gordetzeko buztinezko ontzia.
kantaru
Ohikoan goseak egon.
goseak bizi