Advanced Search
Search Results
243 total results found
Enpresa batean, epe laburreko zorren zenbatekoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
epe laburreko zorpetze-ratio
Enpresa batean, epe luzeko zorren zenbatekoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
epe luzeko zorpetze-ratio
Interesak kenduta eta zerga ordainduta geratzen den mozkin garbia, errentagarritasun ekonomikoaren ratioa kalkulatzeko erabiltzen dena.
interes aurreko eta zerga aurreko mozkin
Dirutan neurtzen den zerbaiten balioa.
zenbateko
Enpresak bere baliabideekin salmentak eta diru-sarrerak sortzeko ahaleman adierazten duten adierazleetako bakoitza, gehienetan ratio moduan kalkulatzen dena.
jarduera-adierazle
Enpresa edo bestelako erakunde batzuek elkarrekin ekimen komun bat garatzeko osatzen duten elkartea.
partzuergo
Persona, enpresa edo erakunde batek berehalako eta epe laburreko zorrak kitatzeko ahalmena, kutxan duen dirua eta beste aktibo likidoak kontuan harturik.
kutxa-kaudimen
Merkataritza-sozietate batzuetan, sozietatea administratu eta horren kudeaketa kontrolatu egiten duen organo kolegiatua, sozietateko bazkideek izendatua.
administrazio-kontseilu
Beste helburu orokorrago batzuk lortzeko zehaztu diren bitarteko helburuak eta ekintzak zehazten dituen plangintza-mota, plangintza estrategikoa baino zehatzagoa.
plangintza operatibo
Helburu orokorrak finkatu eta horretarako behar diren estrategia edo erabaki orokorrak ezartzen dituen plangintza-mota.
plangintza estrategiko
Enpresa batek beste enpresa bat bereganatzea, haren ondarearen zati handiena eskuratuz.
absortzio bidezko bat-egite
Enpresa batek beste enpresa bat bereganatzea, haren zati handiena eskuratuz.
xurgapen bidezko bat-egite
Korporazio edo negozio edo jarduera anitz biltzen dituen enpresa batean, enpresako baliabideak negozio horietara bideratzeko egiten den analisia, erabakia eta horren gauzatzea.
korporazio-estrategia
Langileei enpresa berean hiru urtez egindako lanaldi bakoitzeko ematen zaien sldata-osagarria.
hirurteko
Langileei enpresa berean bost urtez egindako lanaldi bakoitzeko ematen zaien soldata-osagarria.
bosturteko
Enpresa edo erakunde batean epe laburreko helburuak zehaztu, garatu eta kontrolatu egiten duen jarduera eta erakunde-saila, helburu estrategikoetatik abiatuta.
zuzendaritza operatibo
Negozio edo jarduera ekonomiko jakin batean, enpresa batek sektore horretan kokatu, lehiakideei aurre egin, jardun eta garatzeko ezartzen dituen helburuetarako ekinbidea.
negozio-estrategia
Gauzak emanez edo eskainiz ematen den lansaria.
gauzazko lansari
Gauzazko lansari.
gauzazko soldata
Gauzazko lansari.
gauzazko ordainsari