Advanced Search
Search Results
628 total results found
Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
aldagai kualitatibo
Histograma edo maiztasunak irudikatzen dituen beste edozein grafikotan maiztasunak adierazten dituen lerroa leunduz sortzen den kurba.
maiztasun-kurba
Datu-multzoak aztertzeko teknika oinarrizko eta sinpleen erabilera (adib., datuen bisualizazioa), haietarako gerora gara daitezkeen patroiak edo ereduak aurkitzearren.
datuen esplorazio
Aldagai estatistiko batek beste aldagai batek hartzen duen balio jakin bati buruz hartzen duen batezbestekoa.
batezbesteko baldintzatu
Subjektu edo unitate bakoitza norabait heldu, sartu edo eskuratu egiten den denborazko unearen banaketa estatistikoa.
etorreren banaketa
Fenomeno edo ekintza aldi berean edo denbora tarte berean gertatzen den puntuak biltzen dituen mapa.
mapa isokrono
Ikerketa zientifiko batean, jarrera, iritzia eta bestelako kontzeptu abstraktuak nola neurtu behar diren zehaztasunez definitzeko prozesua.
operazionalizazio
Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aldagai independentean duen eragina baztertuz.
korrelazio erdipartzial
Aldagai dependente baten eta, multzo gisa harturik, aldagai independente batzuen arteko korrelazioa.
korrelazio anizkoitz
Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aurreko bi haietan duen eragina baztertuz.
korrelazio partzial
Hainbat aldagai estatistiko batera aztertzen duen teknika eta metodo mota.
aldagai anitzeko analisi
Aldagai edo bektore bien arteko korrelazio-multzoa, aldagai edo bektore horietako batean zehazten diren desfase edo desplazamendu desberdinetarako.
korrelazio gurutzatu
Zorizko gertaera baten emaitza bakoitzari zenbaki bat esleitzen dion aldagaia.
zorizko aldagai
Aldagai dimentsiobakar.
dimentsio bakarreko aldagai
Aldagai dimentsiobakar.
aldagai bakar
Aldagai dimentsiobakar.
aldagai bakun
Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
aldagai aske
Test batean, test osoko puntuazioaren eta item edo galdera jakin bateko puntuazioen arteko korrelazioa, itemaren fidagarritasuna neurtzeko baliatzen dena.
item-test korrelazio
Aldagai kategoriko.
kategoria-aldagai
Kategoria desberdinetarako egindako barra-diagrametako barrak elkarren ondoan jartzen dituen grafikoa, haiek modu erosoan alderatzeko.
barra-diagrama anizkoitz