Advanced Search
Search Results
134 total results found
Kanpora azaleratu eta erliebe gisa agertzen den basamentu edo lurrazal kontinentaleko oinarriaren zatia, arroka igneo edo metamorfikoek osatua eta oso higatuta azaltzen dena.
zokalo
Gaineko blokea oin-blokearen gainetik faila-planoan zehar gorantz higitzen den faila.
alderantzizko faila
Faila-plano bertikal batean zehar, blokeak horizontalki higitzen diren faila.
urratze-faila
Magma edo laba hoztean sortzen den arroka.
arroka magmatiko
Lurrazalaren barneko magma kanpora atera eta bertan hoztean sortzen den arroka.
arroka bolkaniko
Arroka bolkaniko.
arroka magmatiko estrusibo
Arroka bolkaniko edo magmatiko estrusiboa, magnesio eta burdina kantitate handia duena eta magma lurrazalean edo lurrazaletik gertu gertatzen den hozte azkarraren ondorioz eratua.
basalto
Marmol.
haitzurdin
Kareharritik sortutako arroka metamorfikoa, gehienbat kaltzita mineralaz osatua eta eskulturan eta eraikuntzan maiz erabiltzen dena.
marmol
Lurraren edo beste planeta baten egitura eta osaketa.
geologia
Antzinako klima ikertzen duen jakintza arloa, zuzeneko neurketarik ezean, zeharkako erregistroak, hala nola geruza geologikoak eta arrasto fosilak, ebidentzia gisa hartzen dituena.
paleoklimatologia
Ikergai den antzinako klima, zuzeneko erregistro edo neurketarik gabea.
paleoklima
Meategi-aho.
meatze-aho
Tunel edo galeria bidezko meategi baten sarrera.
meategi-aho