Advanced Search
Search Results
133 total results found
Gainazal baten gainean jarrita, argia igorri eta horren islada sentsore batean jasoz berarekin egiten den mugimendua jasotzen duen sagua.
sagu optiko
Gainazal baten gainean mugitzearekin batera, azpian dituen bola eta ondoko arrabolak mugiarazi eta horrela berarekin egindako mugimendua detektatzen duen sagua.
bola-sagu
Hedatze-erreten.
hedapen-erreten
Txartel nagusia ordenagailuko hedatze-txartel batekin lotzeko erabil daitekeen konexioa.
hedatze-erreten
Datuak gordetzeko eta haietara iristeko diseinaturik dagoen Internet-eko gunea.
hodei
Megabyte, digitalki kodetutako informazioaren tamaina-unitatea, milioi bat byteren baliokidea.
MB
Fitxategi-kudeatzaile batean, fitxategi, karpetak eta direktorioak modu hierarkikoan erakusten dituen elementua.
zuhaitz-bista
Behealdea kenduta zirkunferentzia-arku batez inguratua dagoen a karakterearen forma duen ikurra, helbide elektronikoetan domeinuaren izena eta erabiltzailearen izena bereizteko erabilia.
a bildu
Ordenagailu pertsonal eta kideko gailu informatikoez eta haietarako aplikazioez aritzen den jakintza- eta jarduera-arloa.
mikroinformatika
Mikroinformatikari edo ordengailu pertsonal eta kideko gailuei dagokiena.
mikroinformatiko
Informazioa bitez bit transmititzen duen ataka, sarrera-kanal bakarrekoa.
serieko ataka
Erakunde batean, jarduerak planifikatu, garatu, kontrolatu eta optimizatzeko informazio-sistemak diseinatu eta garatu egiten dituen pertsona.
sistema-analista
Interneteko webgunea, informazioa, estekak eta zerbitzuak era ordenatuan eskaintzen dituena.
atari