Advanced Search
Search Results
140 total results found
Dotore jantzi.
esku biekin jantzi
Ezkontza.
bakuntza
Egoerak okerragora jo ezin duela adierazteko.
belea ez da beltzago egingo
Bizimoduari buruz, neke eta estuasun handiekin.
larre motzean
Pertsonez mintzatuz, bizitzan neke handiak jasandakoa.
larre motzeko
Emandako hitza ez bete.
hitza jan
Pertsona bat gertutik eta zorrotz kontrolatu.
kate motzean lotu
Joko edo norgehiagoka batean, alde handiz irabazi.
egurra eman
Jipoia eman.
egurra eman
Ekimen batean egiten den ekarpen txikia.
hondar-ale
Jendartean gertakari batek hedapena izan.
oihartzuna izan
Burutik jota egon, zoratuta egon.
harrikada eduki
Pertsona batek duen maila sozioekonomikoagatik, trebetasunengatik edo izaerarengatik harekin harremanak izatea komenigarri izan.
etxerako modukoa izan
Arazoak eta nekeak sorrarazten dituen gauza.
zigor
Korrika eta presaka; arrapaladan.
arnasa bakarrean
Pertsona maltzurra; engainatzen erraza ez den pertsona.
zakur zahar
Oso xuhur edo zekena izan.
kedarrik ere ez eman
Adibidea: Horrek kedarrik ere ez luke emango.
Oparotasunean bizi; arazo ekonomikorik gabe bizi.
esne-mamitan bizi
Dirurik gabe egon.
siku ibili
Zailtasun eta neke handiekin bizi; larri ibili.
gorriak ikusi