Advanced Search
Search Results
138 total results found
Egoera politiko eta sozialaren aurka altxatzeko bazterrak nahasten dituena.
agitatzaile
Giro politiko eta soziala nahastea.
agitazio
Xarian edo islamak ezartzen duen legean oinarritzen den estatu konfesionala.
estatu islamiko
Estatu islamiko.
islamiar estatu
Botoa emateko eskubidea.
sufragio aktibo
Hauteskunde batera aurkeztu eta hautatua izateko eskubidea.
sufragio pasibo
Botoa emateko eskubidea.
sufragio
Altxamendu edo matxinada orokorra.
iraultza
Pertsona edo organo baten erabateko boterean eta gobernu autoritarioan oinarritzen den sistema politikoa.
absolutismo
Gobernatu edo kudeatu egiten duen kargu eta organoen taldea.
gobernu
Botere politikoa eta gobernua erakunde zentral nagusi batzuetan biltzea.
zentralizazio
Boterea mugarik gabe edo gehiegikeriaz baliatzea.
despotismo
Boterea mugarik gabe eta era absolutuan, bere erabakiak inposatuz, agindu eta gobernatzen duena.
despota
Lurralde jakin batean subiranotza duen eta beraz independentea den erakunde politiko eta juridikoa.
estatu subirano
Aldaketa politikoen eta aurrerapen sozialen aurkakoa.
erreakzionario
Aurrekoia denaren edo ideia edo iritzi aurrerakoiak dituenaren nolakotasuna; bereziki arlo sozialean aurrerabidearen aldekoa denaren nolakotasuna.
aurrerakoitasun
Herrialde bateko komunitate edo populazio bat eta dagokion lurraldea herrialde horretatik banatzea, independentzia lortze aldera.
sezesio
Egoera jakin batean, sezesioaren edo herrialde batetik banatzearen alde dagoenaren joera eta jarrera.
sezesionismo