Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

1978 total results found

Frijitzen edo egosten diren elikagaiak atera edo haietatik bitsa ateratzeko sukaldeko tresna, kirten bati erantsitako zulodun xafla batez osaturik dagoena.

bitsadera

Gaztelaniaz
espumadera
Esparrua
sukaldaritza
Zer
sukaldeko tresnak
Kategoria gramatikala
izen

Bitxiak gordetzeko ontzi edo kutxatxoa, maiz tiradera txikiak dituena.

bitxiontzi

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
joyero

Besteei bizarra eginez bizimodua ateratzen duen pertsona.

bizargile

Gaztelaniaz
barbero
Kategoria gramatikala
izen
Zer
lanbideak
Sinonimoak
bizargin

Besteei bizarra eginez bizimodua ateratzen duen pertsona.

bizargin

Gaztelaniaz
barbero
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
bizargile
Zer
lanbideak

Portu batzuen artean itsasoko zeharkaldia egiteko ontziek egiten duten norabide jakineko ohiko ibilbidea, gehienetan batetik bestera lehengaiak, produktuak edo pertsonak garraiatzeko.

itsasbide

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
ruta marítima

Besteen eskuzabaltasuna bere probetxurako baliatzen duen pertsona.

bizkarkari

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
gorrón

Zirtzila edo balio eskaseko gauzak atez ate saltzen dituen pertsona.

bizkarkari

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
quicallero, buhonero
Zer
lanbideak

Muki baten inguruan suhautsez beteriko ziria, hura piztuz gora egiten duena airean lehertu arte.

bolandera

Euskalkia
bizk
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
cohete [explosivo de escasa potencia]
Sinonimoak
suziri

Bonbak jaurtitzen dituen hegazkin militarra.

bonbaketari

Gaztelaniaz
bombardero
Kategoria gramatikala
izen

Bordeleko pertsona.

bordeletar

Gaztelaniaz
bodelés, bordelesa
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
jentilizioa
Kategoria gramatikala
izenondo

Borraz ematen den kolpea.

borrakada

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
golpe de porra

Boterea erabiltzeko modu maltzur eta inposatzailea.

boterekeria

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
autoritarismo

Argiak sorrarazten duen dirdira bizia, bereziki bat-batekoa eta laburra denean.

bristada

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
destello, resplandor

Elikagaiak aztertzen dituen zientzia, bereziki haien osagaiak, ezaugarriak eta propietateak nahiz haiek manipulatu, ekoiztu eta kontserbatzeko teknika egokiak.

bromatologia

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
bromatología
Zer
zientziak

Zarata nahasi jarraitu, etengabe eta iraunkorra, hala nola intsektu batzuek hegan egin, haize biziak eta urak erortzean egiten dutena.

burrunba

Gaztelaniaz
zumbido, fragor
Zer
soinuak
Kategoria gramatikala
izen

Beste pertsona batzuen gaineko agintaritza duen pertsona.

buruzagi

Gaztelaniaz
jefe, mandatario
Kategoria gramatikala
izen

Buruzagi denaren jarduera eta kargua.

buruzagitza

Gaztelaniaz
jefatura
Kategoria gramatikala
izen

Delako jarduera burutzen den egoitza.

buruzagitza

Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
hedaduraz
Gaztelaniaz
jefatura

Txanpona edo bi alde dituen beste gauza bat botata, alde bateko edo besteko emaitza.

busti ala lehor

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
cara o cruz
Hitz eratorriak
busti-lehorka
Oharrak
Harri lau baten alde bat busti eta bestea lehor atxikiz, harria airera bota eta bistara zein alde aterako den jakiteko edo zozketa egiteko jolasetik eratorria.

Zorrozteko harria.

dailarri

Sinonimoak
zorroztarri
Gaztelaniaz
piedra de afilar
Kategoria gramatikala
izen
Euskalkia
ipar