Advanced Search
Search Results
137 total results found
Gingil itxura edo forma luze eta biribildua duena; gingilak dituena.
gingildun
Esanahi bat baino gehiago izan edota era desberdinetan interpretatu daitekeena; horrexegatik, badaezpadako edo zalantzazkoa dena.
anbiguo
Lagatu egiten duena.
lagatzaile
Erresuma kristauek konkistatutako Al-Andaluseko lurraldeetan, islamiar arte eta arkitekturako elementuak atxiki eta kristau elementuekin bateratzen zituen arkitektura-mota; horri dagokiona.
mudejar
Pertsonez mintzatuz, hizkuntza anitz dakizkiena.
eleaniztun
Gai, substantzia edo prozedura bati buruz, desinfektatu edo mikroorganismo patogenoak ezabatu egiten dituena.
desinfektatzaile
Neska bihurria; emakume zaratatsua.
mari-matraka
Mari-matraka.
marimatraka
Zuberotarren ahotan, lapurtar edo baxenabartarra.
manex
Ezker politikoko ideiak aldezten dituena.
ezkertzale
Ezkertiar.
ezkertar
Ezkertzale.
ezkerzale
Zurari buruz, adabegi asko dituena.
adabegitsu
Bere barruan burbuilak dituena.
burbuilatsu
Inongo konfesio edo erlijiori atxikita ez dagoena.
akonfesional
Norgehiagokan edo lehian, aurkariei gailendu eta gorena izateko gaitasuna duena; lehiatzeko joera duena.
lehiakor
Lehiarako joera duena edo lehiaz betea.
lehiatsu