Advanced Search
Search Results
13140 total results found
Aztarna arkeologikoen ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen dituen estatistikaren adarra.
arkeometria
Airean zehar mugitzen diren polen, onddo, birus eta beste mikroorganismoak aztertzen dituen biologiaren adarra, bereziki haiek eragindako erreakzio alergiko eta gaixotasunen ikuspuntutik.
aerobiologia
Aldagai anitzekoa, bi aldagai baino gehiago jaso eta batera aztertzen dituena.
multibariatu
Aurretik aipatutakoak gauzatzeko edo gertatzeko aukera eskasak dituela adierazteko.
egon hadi horretan
Aldagai bikoa, bi aldagai jaso eta haien arteko erlazioa aztertzen duena.
bibariatu
Zerbait azalera baten aurka jarri eta atzera eta aurrera indarrez mugitu.
igurtzi
Arnaste, arnasgora, pertsona edo animalia batez airea biriketara eramatea.
aspirazio
Aurretik aipatutakoa adierazi nahi denarekin guztiz bat datorrela adierazteko.
horixe bera
Adierazitakoa arestian aipatutako zerbaiten ondoren izan dela adierazteko.
harrezkeroztik
Aurretik adierazitakoarekin, aurkaritza edo kontrakotasuna adierazteko.
hala eta guztiz
Aldagai dependente bat eta hura azaltzeko aukeraturiko aldagai independente batzuk erlazionatzen dituen eredu estatistikoa.
erregresio anizkoitz
Espekulatu edo irabazi handiak azkar eskuratzeko asmoaren ondorioz gauzatzen den produktu edo aktibo baten prezioen gorakada handia eta azkarra.
burbuila espekulatibo
Umekiaren garapenean aurpegia ahoarekin behar bezala bat ez egiteagatik gertatzen den malformazioa, goiko ezpainaren eta sudurraren artean koska gisa agertzen dena.
erbi-ezpain
Adardun abere edo animalia batek adarrez egindako kolpea eta ebakia.
adarkada
Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.
banaketa estatistiko
Atzerriko herrialde batetik produktuak eta zerbitzuak eskuratu eta ekartzea, aipatzen ari den herrialdeko kontsumitzaileen artean banatu edo bertako prozesu ekonomikoetan baliatzeko.
inportazio
Zenbaki edo adierazpen algebraiko batzuei buruz, haietako bakoitza bidertzen duen faktore edo biderkagaia; adibidez, 6x eta 9x adierazpenen faktore komuna 3x da.
faktore komun
Atzerriko herrialde batek beste herrialde batean duen ordezkaritza, enbaxadaren agindupean, atzerriko herrialde horretan dauden herritar nazionalak administratiboki laguntzeko funtzioa duena.
kontsulatu
Fenomeno fisiko soilen bitartez gertatzen den adsortzioa, adsorbatuaren eta adsorbatzailearen arteko erreakzio kimikorik gabe.
fisisortzio
Hauteskunde-kanpainaren aurreko denbora, non alderdi politikoek eta hautagaiek, botoa eskatzen ez duten arren, haien hautagaitza eta programak aurkezten dituzten.
kanpainaurre