Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2672 total results found

Zerbaiten errealitatea eta horren egiatasuna baieztatzea, are eta indar handiagoarekin.

erreafirmazio

Gaztelaniaz
reafirmación
Frantsesez
réaffirmation
Kategoria gramatikala
izen

Zerbait azalera baten aurka jarri eta atzera eta aurrera indarrez mugitu.

igurtzi

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
frotar

Euskal Herrian eta Europan arrunta den zuhaitza, hosto erorkorra duena, bereziki ezaguna bere azal gogorreko fruituagatik, intxaurra alegia, eta ematen duen zuragatik, bereziki arozgintzan er

intxaurrondo

Gaztelaniaz
nogal
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
botanika

Egun batean edo batzuetan zehar toki batean publikoaren aurrean ospatzen diren ekitaldi eta ikuskizun publikoen multzoa, bereziki musika, antzerki eta bestelako arte eszenikoekin loturik.

jaialdi

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
festival

Maltzurkeriaz eta asmo txarrez pentsatu eta eginiko ekintza.

jukutria

Gaztelaniaz
jugarreta, traición
Kategoria gramatikala
izen

Idazkiak, marrazkiak, apunteak eta bestelako paper eta agiriak gordetzeko karpeta.

kartapazio

Gaztelaniaz
cartapacio
Kategoria gramatikala
izen
Tesaurus
eskola

Ugaztun karraskari txikia, buztan luzea eta ile gorria duena, zuhaitzetatik gora eta behera ibiltzen dena.

katamixar

Euskalkia
bizk
Sinonimoak
urtxintxa, katagorri
Gaztelaniaz
ardilla
Zer
animaliak

Ate aurrean erantsi ohi den metalezko pieza lodia, hura gora eta behera mugituz eta horrela atean kolpeak eginez etxe barruekoei deitzeko erabiltzen dena.

kisketa

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
aldaba
Esparrua
etxeko bizitza
Zer
tresnak

Horma batean egindako irekidura zabala, eraikin bateko barrualdea argitu eta aireztatu eta handik kanpoaldea ikusteko erabiltzen dena.

leiho

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
ventana [apertura]
Esparrua
arkitektura
Esparrua
etxeko bizitza

Elkarrizketa eta hitzaldi bati buruz, gai bati buruz denbora luzean eta sakonki jardun.

luze eta zabal

Gaztelaniaz
largo y tendido [hablar]
Kategoria gramatikala
aditzondo

Lan bila edo beste arrazoiengatik bere bizitokia utzi eta beste herrialde batera doan pertsona da, han denbora gutxi gorabehera luze batean bizi eta lan egiteko.

migratzaile

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
migrante

Pertsona eta haien ekintza eta jokabideei buruz, motz, uzkur, ergel edo ganoragabea denaren nolakotasuna.

mozdade

Gaztelaniaz
cortedad [falta de entendimiento, falta de desenvoltura]
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
moztasun

Ibilgailuak, bereizki ontziak eta hegazkinak, gidatzeko ekintza, teknika eta lanbidea.

pilotutza

Gaztelaniaz
pilotaje
Kategoria gramatikala
izen
Zer
jarduerak

Pertsona baten iritzi eta hausnarketek, fin, zentzuzko eta burutsuak izateagatik,  jende artean izaten duten harrera ona.

predikamendu

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
predicamento
Aldaera
predikamentu

Zerbait marmarka eta modu txarrean esan, haserre eta sumina adieraziz.

purrust egin

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
refunfuñar

Horretarako ikasketak eginda eta trebatua, pertsonen gaixotasunak sendatze aldera, haiek diagnostikatu eta tratatu egiten dituen profesionala.

sendagile

Gaztelaniaz
médico
Zer
lanbideak
Kategoria gramatikala
izen

Bi muturretatik zintzilikatutako soka edo kate baten erdiaren gainean jarritako eserleku bat duen jolas-tresna, bereziki haurrentzat prestatua, bultzadaz pertsona aurrera eta atzera, gora eta

txin-txaun

Euskalkia
bizk
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
columpio
Sinonimoak
zabu
Tesaurus
haurjolas

Besteen emozioak, sentimenduak, izaera eta jokabideak ulertu eta onartu egiten dituena.

ulerbera

Kategoria gramatikala
izenondo
Gaztelaniaz
comprensivo, comprensiva [persona]

Bi hortzetako lanabesa, belarra, lastoa eta antzekoak igo eta jaisteko erabiltzen dena.

urkulu

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
horca [apero de labranza]
Esparrua
nekazaritza
Zer
tresnak

Zauri edo ebaki bat osatzean azalean sortzen den geruza lodi eta gorriska iluna, zauri gaineko odol eta zorne lehorrek osatua.

zarakar

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
costra, postilla