Advanced Search
Search Results
2691 total results found
Jesusen jaiotzak egin, bildu eta erakusteko zaletasuna.
jaiotzazaletasun
Datu multzo batean, datu azpimultzoen arteko sakabanatzea sakabanatze totalarekin alderatzen duen neurria, aldagai kuantitatibo eta kualitatibo arteko korrelazioa neurtzeko erabil daitekeena.
korrelazio-ratio
Txotxongiloak maneiatu eta mugiarazi egiten dituen pertsona.
txotxongilolari
Ur azpian murgildu eta bertan ibiltzeko erabiltzen den soinekoa, kasko batez hornitua.
eskafandra
Eraztun itxurako muskulua, hodi edo barrunbe itxurako organoak zabaldu eta ixteko funtzioa duena.
esfinter
Beriloaren familiako minerala, berde kolorekoa, oso gogorra, eta bitxigintzan maiz erabiltzen dena.
esmeralda
Hain txikiak izateagatik, gizakiaren begiez ikus ezin diren eta beraz mikroskopioz antzematen diren izaki biziduna.
mikroorganismo
Unibertsitate batek toki batean batean biltzen dituen fakultate, ikastetxe, institutu, ikerketa-zentro eta egoitzen multzoa.
campus
Pertsona baten ikasketak, trebakuntza eta ibilbide profesionala biltzen dituen txostena, bereziki lanpostu edo kargu baterako hautagai gisa aurkezten denerako prestatzen dena.
curriculum vitae
Kola-freskagarria eta ardoa nahastuz egiten den edaria.
kalimotxo
Te infusioa onddo eta bakteria jakin batzuen bitartez hartzituz egiten den edari freskagarria.
konbutxa
Idazlearen jarduera eta lanbidea.
idazletza
Delako azokaren inguruan ospatzen den festa eta ospakizunen multzoa.
feria
Begirada urrutiratuz lurrak eta zeruak bat egiten duten lerroa.
zerumuga
Izapide bat burutzeko bulegoetan egiten dituzten eskakizun ugari eta hutsalen multzoa.
bulegokeria
Bulegoko lan ziztrin eta aspergarrietan aritzen den pertsona.
bulegokume
Bulegoko lan eta arduren multzoa; bulegarien lana.
bulegaritza
Besteak beste zerbait astintzean, hartan gertatzen diren mugimendu txiki eta azkarren segida.
dardara
Sahara basamortuko herrialde batzuetan sakabanaturik bizimodu nomada eta tradizionalki abeltzaintzaren inguruan duen etnia berberea.
tuareg
Zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa duen eta beraz unitatea baino txikiagoak den zatikia.
zatiki propio