Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

11687 total results found

Egonkor bilakatu, egonkortasuna eman.

egonkortu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
estabilizar

Kiroletan, gola egin duen jokalaria.

golegile

Gaztelaniaz
autor del gol
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
kirola

Kirol jakin batean, gol gehien edo gol asko egin edo egin ohi dituen jokalaria.

goleatzaile

Gaztelaniaz
goleador
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
kirola

Aberri berekoak diren pertsonetako bakoitza.

aberkide

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
compatriota

Talde bateko kideetako bakoitza.

taldekide

Gaztelaniaz
miembro de un grupo
Kategoria gramatikala
izen

Kirol talde batean, adibidez txirrindularitzan, lider edo taldeko buruari laguntzeko ardura duena.

taldekide

Gaztelaniaz
gregario [deportes]
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
kirola

Muga baten alde banatara dauden herrialde, jabego eta abarretako bakoitza.

mugakide

Kategoria gramatikala
izenondo
Gaztelaniaz
limítrofe
Gaztelaniaz
colindante

Real Sociedad kirol taldeko zale edo jarraitzailea.

errealzale

Sinonimoak
realzale
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
aficionado de la Real Sociedad
Kide
errealzaletasun
Kide
errealzalego

Gorabehera asko dituena.

gorabeheratsu

Gaztelaniaz
accidentado
Gaztelaniaz
irregular
Kategoria gramatikala
izenondo

Ustekabeko gertakariz josia.

gorabeheratsu

Gaztelaniaz
azaroso
Kategoria gramatikala
izenondo

Elikagai gisa erabil daitekeena.

elikagarri

Gaztelaniaz
alimenticio
Kategoria gramatikala
izenondo

Elikatu egiten duena, bereziki beharrezko mantenugaiak hornituz.

elikagarri

Gaztelaniaz
nutritivo
Kategoria gramatikala
izenondo

Inbertsioa egiten duen pertsona, enpresa edo erakundea.

inbertitzaile

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
inversor

Ordainketak egiteko lekua.

ordainleku

Gaztelaniaz
pagaduría
Gaztelaniaz
lugar de pago
Kategoria gramatikala
izen

Partikularzki, bidesaria ordaintzeko lekua edo gunea.

ordainleku

Gaztelaniaz
peaje [lugar]
Kategoria gramatikala
izen

Kirol jardunaldi batean, irabazle edo lehenengo postuetan suertatzeagatik ematen den hobaria.

gainsari

Gaztelaniaz
bonificación [deporte]
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
kirola

Soldata edo bestelako ordainsarietan gehitzen den osagarria.

gainsari

Gaztelaniaz
complemento retributivo
Gaztelaniaz
complemento salarial
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
enpresa
Gaztelaniaz
prima salarial

Bakoitzari erdia eman.

erdibanatu

Gaztelaniaz
repartir a medias
Kategoria gramatikala
aditz

Zaletasun gaitzesgarria.

zalekeria

Gaztelaniaz
vicio
Gaztelaniaz
afición desmedida
Kategoria gramatikala
izen

Aurretik aipatu ez denaz gainera.

gainerakoan

Sinonimoak
aurrekoaz gainera
Sinonimoak
aurrekoaz gain
Kategoria gramatikala
lokailu
Gaztelaniaz
por lo demás
Sinonimoak
gainerantzean
Sinonimoak
gainontzean