Advanced Search
Search Results
2556 total results found
Beste zerbait edo norbait bezalakoa izatera heldu.
adina egin
Adin-tarteka gizon eta emakumeen kopuruak horizontalki, alde banatara luzaturiko barren bidez, irudikatzen dituen diagrama, populazioaren osaera sexuaren eta adinaren arabera azaltzen duena.
adin-sexu piramide
Populazio baten banaketa sexuaren eta adinaren arabera alde banatara era ordenatuan luzatzen diren barren bitartez adierazten duen diagrama, gehienetan piramide itxura azaltzen duena.
biztanleria-piramide
Norberak gaizki egindakoa onartu eta buelta ematen saiatu.
eginari aurre egin
Norberak gaizki egin duena gaizki dagoela onartu.
gaizki egina aitortu
Erroitz edo amildegi batetik bota edo erori.
erroiztu
Zerbait bukatu, hondatu edo suntsitu dela adierazteko.
adio
Hil berri den pertsona bati egiten zaion omenezko ekitaldia.
azken adio
Joaterakoan agurtzeko.
adio
Hil berri den pertsona batez mintzatuz, doluminak adierazteko.
adiorik minena
Burdinolako langilea, bereziki gabia maneiatzen duena.
gabi-arotz
Mailu handia.
gabi
Adiskide izatea; adiskideen arteko harremana.
adiskidetza
Ardurazko kargua duen pertsona batek adiskide dituen pertsonen aldeko jokabidea, beste pertsonen merezimenduak aintzat hartu gabe.
adiskidekeria
Harreman estu, sakon eta barruko adiskidea.
adiskide min
Adiskidetasun.
adiskidantza
Adiskidetasuna.
adiskidego
Pertsonen arteko atxikimendu edo begikotasunezko harremana, sexualitatean edo senidetasunean oinarritzen ez dena.
adiskidetasun
Adiskide bihurtu.
adiskidetu
Pertsona baten edo batzuen adiskide bilakatu; haiek adiskidetzat hartu.
adiskidetasunak egin