Advanced Search
Search Results
6914 total results found
1983tik Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman aukeran eskaintzen den hizkuntza-eredua, euskara komunikazio-hizkuntzatzat hartu eta gaztelera irakasgai huts gisa irakasten duena.
D eredu
Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.
ekuazio linealen sistema
Bi adierazpen matematikoen berdintza, non ezezagun bat edo gehiago dauden.
ekuazio
ax+b=0 erako ekuazioa, non x ezezaguna den; orokorrago, AX=b motako ekuazioa, non A konstanteeen bektore bat eta X ezezagunen bektore bat den.
ekuazio lineal
Ekuazio lineala.
lehen mailako ekuazio
Jatorrizko funtzio.
funtzio baten jatorrizko
Funtzio bati buruz, deribatua eginez hura emaitza duen funtzioa.
antideribatu
Deribatuta, aurrez ezarritako funtzio bat ematen duen funtzioa.
jatorrizko funtzio
Laginketa sistematikoan lehenengo hautespen-tartetik zoriz aukeratzen den elementua.
zorizko abiaburu
Egoera bati buruzko jarrera edo baieztapen batekiko adostasuna balioesteko 1-5, 1-7 edo 1-9 bitarteko neurketa-eskala, erabateko desadostasunetik erabateko adostasunera doana.
Likert eskala
Metodo ez-probabilistikoak nahiz probabilistikoak baliatzen dituen laginketa-mota.
laginketa misto
Parametroa duena.
parametriko
Parametrikoa.
parametrodun
Epentesi izeneko fenomeno fonologikoaren ondorioz gertatzen dena.
epentetiko
Partikularzki, aplikazio edo eduki digital bati buruz, erabiltzaileekiko interakzio edo zuzeneko harremana bideratzen duena.
interaktibo
Irrati edo telebista-seinale jakin bat zabaltzen duen uhinen tartea.
kanal
Delako seinaleak igortzen dituen gailua.
kanal
Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak bezeroen eskura jartzeko modua.
banaketa-kanal
Heriotza bortitzagatik edo denboraren poderioz geratzen den hildakoaren gorputz zatiak; hildako baten hezurrak.
gorpuzki
Bide batetik bestera eramaten duen bidea.
zeharbide