Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Zerbaiten berezko garapenerako oztopo, traba edo zailtasuna.
interferentzia
Seinale elektromagnetiko batek beste batekin bat egitean eragiten duen distortsio edo kutsadura-efektua.
interferentzia
Zuzentasunez eta naturaltasunez mintzatu eta komunikatzen den euskal hiztuna.
euskaldun garbi
Alde guztietatik euskalduna den eta euskal jatorria duen pertsona.
euskaldun garbi
Portaera nerbio-sistemako mekanismo fisiologikoen bitartez aztertzen duen diziplina.
neuropsikologia
Erakunde batean ideologia alde batera utzirik irizpide teknikoak aplikatzeko eskumen edo botere zabalak dituen pertsona.
teknokrata
Estatuaren agintearen eta beste egitura hierarkiko eta burokratikoen aurkako doktrina politikoa, demokrazia zuzena eta autogestioa aldezten dituena besteak beste.
anarkismo
Anarkismoaren jarraitzailea; zehazki, agintearen, hierarkien eta burokrazien aurka eta askatasun indibidual eta kolektibo erradikalaren alde dagoen pertsona.
anarkista
Beste bat bezalakoa ez izaetagatik edo hark duena ez edukitzeagatik sentitzen den ezinegonezko emozio edo sentimendua, bestearentzat kaltea irrikatzera daramana.
inbidia
Sobietar Batasuneko armada.
Armada Gorria
Aginte handia duen pertsdona; oso aberatsa den pertsona.
handiki
Fenomeno edo sistema bat modelo edo eredu baten irudikatzeko prozesua eta horren ondorioa.
modelizazio
Modelo edo eredu baten aplikazioa.
modelatze
Modelatu edo zerbaiti forma edo itxura eratzeko ekintza eta horren ondorioa.
modelatze
Gertatu den zerbait; errealitatea aldatu edo hartan eragina duen zerbait gauzatzea.
gertaera
Kotoizko praka sendoak, orokorrean urdinak, jatorrian Ameriketako ganaduzaleek janzten zituztenak baina egun mundu zabalean jantzi informal gisa erabiltzen direnak.
praka bakero
Praka bakeroa.
galtza bakero
Urteko hamaikagarren hilabetea, urriaren ondorengoa eta abenduaren aurrekoa.
zemendi
Jainkozale denaren edo Jainkoarekin sinesmen sendo eta bizia duenaren nolakotasuna.
jainkozaletasun
Erraustu edo zerbait, bereziki gorpuak, gorpuzkiak eta zaborra, guztiz erre eta errauts bihurtzeko gailu edo instalakuntza.
errauskailu