Advanced Search
Search Results
2535 total results found
Pertsona bat edo batzuk adiskidetzat hartu; haien adiskide bilakatu.
adiskidetasuna hartu
Beste pertsona bati buruz, sexuala edo senidetasunezkoa ez den atxikimenduz loturiko pertsona.
adiskide
Pertsona batez mintzatuz, adiskitasunezko jarrera eta jokabidea dituena.
adiskidetsu
Auzian dauden pertsonak epailearen aurrean ados jarri eta akordioa egiteko ekitaldia, auzitara jotzea saihesten duena.
adiskidetze-ekitaldi
Auzitara jo aurretik, auzia planteatu edo ustez norberaren eskubideak urratu dituenarekin akordioa egiteko borondatea azaldu eta adiskidetze-ekitaldi bat egiteko eskaera egiteko agiria.
adiskidetze-idazki
Motor bidezko ibilgailu batean, motoretik transmititzen den indar-momentua aldatzeko mekanismoa, ibilgailua azkarrago edo motelago ibiltzea eragiten duena..
abiadura-aldagailu
Gatzaren, partikularzki sodio kloruroaren, forma minerala.
gatzarri
Gaitz edo kaltea konpontzeko balio duen gauza.
sendagai
Barrez.
iji eta aja
Barrea adierazteko.
ijiji
Barrea adierazteko.
ajaja
Barrea adierazteko.
kar-kar
Adi dagoenaren edo arreta jarrita duenaren jarrera edo egoera.
aditasun
Entzumenez sumatu.
aditu
Usaimenez sumatu.
aditu
Adimenez jaso eta garbi eduki.
aditu
Protesta egiteko biltzen den jende multzoa.
kontzentrazio
Landa edo mendi ingurune batean dagoen bide estua, bereziki oinezko, txirrindulari eta abereak igarotzeko irekia.
bidezidor
Bide estua.
bidexka
Lurretik altxatu gabe mugituz edo garraiatuz.
herrestan