Advanced Search
Search Results
7931 total results found
XXI. mendean garatutako industria-paradigma edo eredua, lantegi adimentsua, erabateko digitalizazioa eta teknologia aurreratuen arteko konbergentzia edo bat egitea proposatzen dituena.
4.0 industria
Puntuak, funtzioak eta bestelako objektu matematikoak koordenatu kartesiarren bitartez adierazi eta irudikatu egiten dituen diagrama.
diagrama kartesiar
Diagrama kartesiarra.
grafiko kartesiar
Opatzen den desio ona.
agiantza
Senar-emazteek elkarrekin partekatzen duten ohea.
ezkon-ohe
Zerbaiten zentrotik aldendurik dagoen gune edo eremua.
periferia
Herrialde batera pertsonak eta familiak heltzearen fenomenoa, hartan bizi eta lan egiteko asmoz.
immigrazio
Pertsonak eta familiak bizi diren herrialdetik atera eta beste herrialde batera joatearen fenomenoa, han bizi eta lan egiteko.
emigrazio
Mediterraneoko kostaldeko lurraldeetan nagusi diren hiru laboreen multzoa, hots, garia, olibondoa eta mahatsondoa.
hirukote mediterraneo
Subjektu batek era jakin batean maiz jokatzeko bultzada; era horretan jokatzeko maiztasun handia.
joera
Zerbaiten mugimendu edo norabide nagusia.
joera
Giza jarduera ekonomikoa, gizakiaren beharrak asetzeko garatzen dena.
lan
Gradu amaierako lana.
GrAL
Sarea botatzen den aldi bakoitzean egiten den arrain harrapaketa.
arrantzaldi
Adabakiak jartzen dituena.
adabatzaile
Itsasoko ura hasten den ertz edo muga lerroa.
itsasertz
Itsasoaren eta lehorraren arteko mugako lurralde zatia.
itsasertz
Bi eremu edo eskualde banatzen dituen mugak lurraldean osatzen duen lerro jarraitua.
muga-lerro
Banaketa batean guztizkotik bakoitzari dagokion zatia.
kuota
Elkarte edo beste antolakuntza bateko kide izateagatik aldiro ordaindu beharreko dirua.
kuota