Advanced Search
Search Results
2694 total results found
Konpainia bateko administrazio-kontseiluko kidea, zeinarengan konpainiaren zuzendaritza eta kudeaketari buruzko ardura nagusiak delegatzen diren.
kontseilari delegatu
Ahalik eta denbora laburrenean.
ahal bezain laster
Hildakoen gorpu eta gorpuzkien aurkako laidozko ekintzen multzoa.
nekrobiolentzia
Agustin Hiponakoaren pentsamendu eta doktrinatik eratorritako eskola filosofikoa.
agustinismo
Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitzeko fresa.
abeilanagailu
Abereak hazi eta zaintzeko jarduera.
aberezaintza
Arbela, ikasgeletan idatzi eta marrazteko horman zintzilikaturiko taula zabala.
idaztaula
Iharduki eta eztabaidatu egin daitekeena; ezbaian dagoena.
ihardukigarri
Urrutitik, eskola presentzialak hartu gabe eta telekomunikazio-teknologiak baliatuz egiten den ikaskuntza.
teleikaskuntza
Nork bere izaeraren arabera, eta ez besteek espero dutenaren arabera, jokatu behar duela adierazteko aforismoa.
izan zaitez zu zeu
Euskararekin atxikimendua eta konpromisoa dituena; euskararen alde diharduena.
euskaltzale
Lana utzita, atsedena hartu eta jostatu egiten den denbora edo egoera.
aisia
Nahasmendu eta arazoen ondoren, normaltasunera itzuli.
onera etorri
Nor-nori paradigman hura subjektuak eta hari objektua adierazteko joan aditzaren orainaldiko forma trinkoa.
doakio
Bere espezieko banakoez elikatzeko fenomenoa eta praktika.
kanibalismo
Euskal Herriko ardi arraza, mutur beltza eta adarrak dituena.
manex
Balore-titulu edo bestelako aktiboen transakzioak egin eta kontrolatzen direneko erakundea.
burtsa
Argitalpen batean gertakari edo fenomeno bat irudiak, diagramak eta testuak baliatuz azaltzen dituen grafikoa.
infografia
Ofizialki udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo zentsua, udalak berak eratu eta kudeatzen duena.
udal-errolda
Krimen edo delituak argitzeko arrastoak bilatzeko teknika eta jarduera.
kriminalistika