Advanced Search
Search Results
2695 total results found
Antolaketa berri bat ezartzeko ekintza eta horren ondorioa.
berrantolaketa
Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratu, ezarri eta aplikatu.
zuzkitu
Zerbait harturik edo horri heldurik, alde batera eta bestera egindako mugimendu biziez eragin.
inarrosi
Itzulpengintzaren teoria eta horren aplikazioa ikertzen dituen diziplina.
traduktologia
Delako proposizioak baieztatu eta oinarritzat hartu.
postulatu
Animalia belarjale batzuek jaten dutena berriz ere ahoratu eta murtxikatu, irentsitakoa areago xehetzeko.
hausnartu
Gizakien eta beste animalien kasuan, irentsitako janaria berriz ere ahoratu.
hausnartu
Ideiak eta pentsamendu jakin batzuk buruan bueltaka izan.
hausnartu
Hausnartzeko ekintza eta horren ondorioa.
hausnarketa
Aldatzeko ekintza eta horren ondorioa.
aldaketa
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan umekia biltzen duen likidoz beteriko poltsa moduko mintza.
amnios
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan, amnios edo umekia bilzen duen poltsako likidoa, erditzen hastean kanporantz isurtzen dena.
likido amniotiko
Ustiategi batean batera hazi eta zaintzen behien multzoa.
behi-azienda
Kualitate edo nolakotasun bat jaso eta beraz zenbakiz adierazten ez dena.
kualitatibo
Lastoztatu edo zerbait, hala nola aulkien eserlekuak, beirazko ontziak eta teilatuak, lastoz estali edo bete egiten duen pertsona.
lastoztatzaile
Askaria (gosaria, hamaiketakoa eta arratsaldeko askaria) egitea gogoko duena.
askaltzale
Bereziki pertsonez, luzeraren eta lodieraren arteko proportzioari buruz ederra dena.
lerden
Pertsonak ez direnei buruz, luze eta tentea dena.
lerden
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma, HABE erakundeak 1999 urtean helduen euskalduntzerako plazraturiko curriculuma, euskara ikasteko edukien mailakatzea, didaktika eta ebaluazio-i
HEOC
Pertsona batek pasatako pasadizoak eta komeria xelebreak.
abenturak eta kalenturak