Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Atzerriko herrialde batetik produktuak eta zerbitzuak eskuratu eta ekartzea, aipatzen ari den herrialdeko kontsumitzaileen artean banatu edo bertako prozesu ekonomikoetan baliatzeko.
inportazio
Beste aplikazio, programa edo formato informatiko batean sorturiko dokumentua beste aplikazio, programa edo plataforma batera ekartzea.
inportazio
Aipatzen ari den herrialde batetik beste herrialde batera produktu eta zerbitzuak saltzea.
esportazio
Atzerriko herrialde batera saldutako produktu eta zerbitzuen multzoa.
esportazio
Fitxategi edo dokumentu informatiko bat beste aplikazio batean baliatzeko formatoan jartzea.
esportazio
Inportatu edo kanpotik eskuratzen diren produktu eta zerbitzuen multzoa eta horien diru-zenbatekoa.
inportazio
Herrialde batera produktuak edo zerbitzuak inportatu egiten dituen enpresa.
inportatzaile
Atzerriko herrialde batean mintzagai den herrialdeko produktuak eta zerbitzuak saldu egiten dituen enpresa.
esportatzaile
Ohikoan egiten den ekintza edo jarduera.
aztura
Beste pieza bat ahokatu edo sartu egiten pieza.
pibote
Azalera batean jartzen den pieza edo elementua luzea, zeinaren inguruan beste elementu batzuk kokatu edo mugitzen diren edo tope gisa.
pibote
Jai giroan musika zabaltzen duten bozgorailuak garraiatzen dituen orga edo gurdi baten inguruan jende talde batek kalez kale edanez eta dantzatuz egiten duen ibilaldia.
karropoteo
Zerbaiten muga, zenbateko gisa adierazita.
zenbaterainokotasun
Zerbait noraino heltzen den.
norainokotasun
Jende-talde handi samar batentzako otorduak egiteko tokia eta instalakuntza, ikastetxe, lantegi eta kidekoetan egoten dena.
jantoki
Lanbide batean jarduteko jarraitu beharreko printzipio, balio eta arau etikoen multzoa.
kode deontologiko
Perpaus mailan loturak egiteko erabiltzen den partikula edo elementua.
juntagailu
Oligopolio bateko kide den enpresa.
oligopolista
Monopolio bat osatzen duen enpresa.
monopolista
Altzairuzko tresna, burdin, zur edo beste material baten aurka igurtziz hura higatu edo leuntzeko erabiltzen dena, tresnaren azaleraren gainean dauden ildaska edo pikorren bitartez.
lima