Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Gaztea ez den emakume ezkongabea.
mutxurdin
Neskazaharra.
birrotxa
Aldagai estatistiko kuantitatibo batez mintzatuz, datuen arteko distantzia edo, zehazkiago, datuak zentro-neurri batetik orohar zenbat desbideratzen diren adierazten duen neurri estatistikoa.
sakabanatze-neurri
Une bakoitzean pertsona bakar batek erabil dezakeen ordenagailua, pertsona arrunt baten beharretarako ekoitzi eta moldatutakoa.
ordenagailu pertsonal
Gizon batek emakume bati nagusikeriaz egiten dion azalpena, sasimaisu gisa jokatuz.
arzalpen
Pertsona edo erakunde batzuek baliabide eta lanaren ekarpena eginez helburu jakin batekin sortzen duten elkartea.
baltzu
Soldata garbi.
soldata likido
Langile baten soldata gordin edo osoari berari ordaintzea dagozkion zerga atxikipenak, kotizazio sozialak eta beste kuota administratiboak kendu ondoren jasotzen duen diru-zenbatekoa.
soldata garbi
Langileak bere lanaren ordainsari moduan jasotzen duen guztirako soldata, horri kendu beharreko kotizazio sozialak eta zerga atxikipenak barne.
soldata gordin
Banaketa estatistiko bat grafikoki irudikatuta, medianatik alde batera luzatzen den muturra beste alderakoa baino luzeagoa zenbateraino den adierazten duen neurri estatistikoa.
alborapen-neurri
Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
sexu
XIX. mendearen bukaeran, Espainiak Afrikan esku hartu eta koloniak ezartzearen alde jardun zuten intelektual eta politikari multzoa.
afrikanista
Delako asmo politikoari dagokiona.
afrikanista
Espainiak Afrikako iparraldean XX. mendearen hasieran burutu zituen kanpaina militarretan lortutako merituengatik maila militar altura heldu ziren militarretako bakoitza.
afrikanista
Ezkilaren soinua adierazteko.
dilin-dalan
Haurrari heldu baten besoetatik edo zabuan egiten zaion kulunka mugimendua adierazteko.
dilin-dalan
Txokolatea.
kokolo
Estatuko estatistika-agentziek eta administrazio publikoek jaso, esatutu eta plazaratzen dituzten datu-multzoetako bakoitza, bereziki datu ekonomikoak edo demografikoak biltzen dituena.
estatistika ofizial
Alderdi biko.
bi alderdiko
Alderdi-bitasunari edo botere politikoa gehienbat bi alderdi politikoen artean banatzen den egoerari dagokiona.
alderdi biko