Advanced Search
Search Results
2695 total results found
Pertsona edo talde bati buruz, euskaraz egiteari utzi eta hori galduta, erdaldun bilakatu, bereziki gaztelania edo frantsesa bereganatuz.
erdaldundu
Eremu edo erakunde batean, euskarak atzera egin eta gaztelera edo frantsesa hizkuntza nagusi bilakatu.
erdaldundu
Enpresek eta orokorrean merkataritza-sozietateek ekitaldi ekonomiko batean zehar lortutako mozkinengatik ordaindu beharreko zerga, mozkin horien portzentaje moduan kalkulatu ohi dena.
sozietateen gaineko zerga
Elkarrekin eta lankidetzan ikastea.
ikaskidetza
Gudan ari diren bi etsaien artean adosten den aldi baterako erasoen etenaldia, hasiera eta amaiera zehatzekin.
tregoa
Denda batean salgai dauden produktuei buruzko argibideak ematen dituen pertsona; enpresa bateko produktuak erakutsi eta haiei buruzko informazioa ematen duen pertsona.
aholkulari komertzial
Kalifaren kargua eta jarduna.
kalifatza
Pertsona transexualen aurkako arbuioa, ezinikusia edo gorrotoa sentitu eta erakusten duena.
transfobo
Pertsona batez mintzatuz, homosexualen aurkako arbuioa, ezinikusia edo gorrotoa sentitu eta erakusten duena.
homofobo
Kaleetan zaborrak eta gai berziklagarriak sartzeko erabili ohi diren tamaina ertaineko ontziak.
edukiontzi
Burezurraren neurketa sistematiko eta zehatza.
kraneometria
Pertsona baten nortasuna eta jokaera haren burezurraren formaren azterketatik eratortzen duen teknika sasizientifikoa.
kraneoskopia
Aldi askotan, behin eta berriz.
hamaika aldiz
Dardarak edo astinaldi txiki eta laburrak egin.
dardaratu
Pertsona batek jarraitu duen prestakuntza-ibilbidea eta esperientzia profesionala jasotzen dituen agiri pertsonala, bereziki haren aurkezpen gisa erabiltzen dena arlo profesionalean.
curriculum vitae
Epe zehatzik gabeko lan-kontratua, gehienetan iraunkorra eta langileari lan-egonkortasuna ematen diona.
lan-kontratu mugagabe
Gai sakonei buruz gogoetak eta hausnarketak egiten dituen jakintsu edo intelektuala.
gogoetalari
Bertsolaritzaren tradizioan, garai batean bertsoekin idatziriko paperezko orria, kalean saldu eta jendartean eskuz esku pasatzen zena.
bertsopaper
Saltzeko prest eta erosteko eskuragarri.
salgai
Zerbait saldu eta aldi berean beste norbaitek erosteko ekintza.
salerosketa