Advanced Search
Search Results
163 total results found
Opariak biltzeko papera, normalean biribilki batetik opariaren neurrira ebakitzen dena.
opari-paper
Oso jende gutxi; ia inor ez.
inor gutxi
Bi datu emanda, lerro horizontal eta bertikal jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaxkan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Erreakzio kimiko bateko gaien arteko erlazio estekiometriko zehatza, gai horiek guztiz kontsumitzen dituena.
baliokidetza-puntu
Lehengaiak eraldatuz produktu kimikoak sortzeko ekoipzne-prozesuak diseinatu, aztertu eta kontrolatu egiten dituen aditua.
ingeniari kimiko
Egoera-balantzearen eta beste finantza-egoeren azterketa, enprsaren likidezia, kaudimena eta errentagarritasuna aztertzen aldera.
balantze-analisi
Ertamerika, Hegoamerika, Afrika eta Asiako herrialde gehienak biltzen dituen herrialdeen multzoa, bereziki garapen bidean izatea dutenak ezaugarri.
Hego Global
Izaki edo entitate bi edo gehiagori buruz, batak bestearekiko edo besteekiko duen beharra.
elkarrekiko mendekotasun
Espekulatu edo erosiz eta denbora batera salduz irabazi handiak azkar eskuratzeko asmoaren ondorioz, produktu edo aktibo baten prezioaren gorakada handia eta azkarra.
espekulazio-burbuila
Gogokoa, kutuna, maitea.
begiko
Erabaki edo ebazpena, bereziki eremu juridikoan.
erresoluzio
Izapide bat bideratu, garatu eta burutzea.
izapidetze
Finantza-eragiketen interes, korritu, ordainkizunak eta orokorrean finantzen alderdi kuantitatiboak aztertzen dituen matematikaren adar aplikatua.
finantza-matematika
Beste enpresekin edo pertsonekin enpresak egindako finantza-transakzioak erregistratu, egoera-orrietan bildu eta horrela bere egoera finantzarioa aztertzen duen kontabilitatearen adarra.
finantza-kontabilitate
Indarrak eta trebeziak neurtzeko elkarrekiko lehian.
norgehiagoka
Eskaintza agregatua eta eskari agregatua bat datozen errenta-maila; aurrezkia eta inbertsioa bat datozen errenta-maila.
orekako errenta
Aurrezle batek diru kopuru bat epe finko batez finantza-entitate batean jartzen duen finantza-eragiketa da, epearen bukaeran jarritako dirua berreskuratuz gehi adostutako interesak kobratuz.
epe finkoko gordailu
Zerbait esaten denaren jatorria, abiapuntua, kausa edo printzipioa dela adierazteko.
oinarri hartuta
Pertsona oso zaharra.
agure zahar
Protesta edo erreibindikazio bat egiteko kalean egiten den jende-bilkura.
kale-agerraldi