Advanced Search
Search Results
263 total results found
Bizi-bizia, arina, zolia.
txinpartatsu
Aise kexatu edo haserretzen dena.
ipurterre
Maiz presarekin ibili edo geldirik egon ezin daitekeena.
ipurterre
Lotsagarri.
ahalkegarri
Lotsati, herabea.
ahalketsu
Delako poligonoaren forma duena.
laukiluze
Airearen edo uraren hozberoari buruz, fresko edo zertxobait hotza, baino eramangarria.
hozkirri
Abaildu edo nekarazi egiten duena.
abailgarri
Ebaki egiten duena.
ebakitzaile
Geometrian, bereziki, beste lerro bat zeharkatzen duen lerroa.
ebakitzaile
Noraezean, batetik eta bestera helmugarik gabe ibiltzen dena.
alderrai
Arteari dagokiona.
artistiko
Aberria goratu egiten duena.
aberkoi
Arantzak dituena.
arantzatsu
Arazoak dituena, zaila dena.
arazotsu
Zoriontsu.
uros
Artean, musikan edo literaturan, eta artista bati buruz, abangoardiakoa.
abangoardiazale
Musikari zein idazlan edo artelan bati buruz, molde, estilo edo teknika berriekin egindakoa.
abangoardista
Musikan, artean edo literaturan, eta artista bati buruz, abangoardiari jarraitzen diona.
abangoardista
Musika, arte edo literaturako abangoardiazko artistak eta lanak atsegin dituena.
abangoardiazale