Advanced Search
Search Results
13143 total results found
Urte bateko hilabete batetik aurreko urteko hilabete berdinarekin alderaturik magnitude batek izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
urte arteko tasa
Atzerriko herrialde batek beste herrialde batean duen ordezkaritza, enbaxadaren agindupean, atzerriko herrialde horretan dauden herritar nazionalak administratiboki laguntzeko funtzioa duena.
kontsulatu
Jatorriz banaketa normalari jarraitzen diotelarik, bi aldagai dikotomizatuen arteko korrelazio-koefizientea, jatorriko aldagaien arteko korrelazio linealeko koefizientea zenbatesten duena.
korrelazio-koefiziente tetrakoriko
Aldagai bakuneko bi banaketa normal bateraturik, haien artean erlazio linealarekin, sortzen den probabilitate-banaketa, kanpai itxurako agertzen dena aldagai horien planoaren gainean.
banaketa normal bidimentsional
Aldagaiak lotzen dituen eredu estatistiko batean, aldagai independenteen arteko korrelazio handiak eraginiko distortsioa, haien arteko banakako efektua isolatzea eragozten duena.
kolinealitate
Nork bere izaeraren arabera, eta ez besteek espero dutenaren arabera, jokatu behar duela adierazteko aforismoa.
izan zaitez zu zeu
Hauteskunde-kanpainaren aurreko denbora, non alderdi politikoek eta hautagaiek, botoa eskatzen ez duten arren, haien hautagaitza eta programak aurkezten dituzten.
kanpainaurre
Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.
banaketa estatistiko
Lagin estatistiko bat aztertu nahi den populazioaren adierazgarri izan dadin aintzat hartu beharreko alderdien multzoa, horri dagozkion erabaki eta ekintzekin batera.
lagin-diseinu
Argiarekin sumatzen den kolorenaren antzeko sentsazioa eragiten duen entitateen ezaugarria, bereizki literatura eta artelanei aplikatzen zaiena.
kolore
Gudari talde antolatu ez erregularra, armadaren agintaritzatik at dagoena.
milizia
Populazioa multzo eta azpimultzoetan banatzen denean, azken laginketa-unitateetara heldu arte, etapa edo maila bakoitzean laginduko diren multzo eta azpimultzoak hautatzen dituen laginketa.
etapa anitzeko laginketa
Aise ulertu eta artezki arrazoitzeko adimena.
adimen argi
Osasun arloko profesional batek gorputza behatuz, ukituz, haztatuz, kolpekatuz eta auskultatuz egiten duen azterketa, sintomak atzeman eta diagnostikoa egitearren.
miaketa fisiko
Bi kontzeptu edo gauzen arteko alde txikia, aipatzea edo aintzat hartzea haiek behar bezala bereizteko beharrezkotzat hartzen dena.
ñabardura
Adierazpen algebraiko baten faktorizaziotik ateratzen den faktore eta gai lineala, a+xb erakoa.
faktore lineal
Zenbaki edo adierazpen algebraiko batzuei buruz, haietako bakoitza bidertzen duen faktore edo biderkagaia; adibidez, 6x eta 9x adierazpenen faktore komuna 3x da.
faktore komun
Sustraietatik abiaturik, landareek airean duten atal luze eta gutxi gorabehera sendoa, nondik hostoak ateratzen diren.
zurtoin
Umekiaren garapenean aurpegia ahoarekin behar bezala bat ez egiteagatik gertatzen den malformazioa, goiko ezpainaren eta sudurraren artean koska gisa agertzen dena.
erbi-ezpain
Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
aldagai independente