Advanced Search
Search Results
2672 total results found
Bereziki zezenak, baina baita ere zekorrak eta bigantxak, xaxatuz eta haien oldarra saihestuz egiten den ikuskizuna.
zezenketa
Urdaila eta hesteak biltzen dituen gorputzaren barrunbea eta barrunbe hori hartzen duen gorputzaren kanpoko zatia.
zilbot
Espaloi eta beste arkitektura elementuetako ertzean jarri ohi den harri zerrenda, tarte txiki bat goratu eta ondoko elementuetatik bereizteko.
zintarri
Metalezko zati luzexka eta bihurria, gauzak zintzilikatu eta arrastaka eramateko.
kizki
Metalezko punta duen makila, baserrietan sagarrak edo bestelako fruituak bildu eta arrantza-ontzietan arrain handiak ontzigainera ekarri eta arrastaka eramateko.
kizki
Ontziak babestu, gauzak eta pertsonak haietatik atera eta haietara sartzeko egurrezko, harrizko edo porlanezko egitura laua, urertza jarraitzen duena.
nasa
Tren, tranbia, metro eta bus geltokietan bidaiariak ibilgailura igo eta hartatik jaisteko instalakuntza goratu luzea, trenbide edo dena delakoarekiko paraleloan eraikia.
nasa
Metal edo beste material bateko pieza, erdiko zulo zirkular batekin, torloju batean ahokatu eta azkoin batez estutuz, torlojuko buruaren eta azkoinaren arteko karga banatu egiten duena.
zirrindola
Historiaren bilakaera eta horretan gertatzen diren gertaerak jaso eta aztertzen dituen pertsona.
historialari
Ibai eta hondartzetan egoten den tamaina ertaineko harria, hartxintxarra baino handiagoa, uraren higaduraz leundu eta biribildua.
harkosko
Partikularzki, guda batean gudariak babestu eta handik erasoak egiteko egiten den zulo luze eta estua, gotorleku gisa erabiltzen dena.
lubaki
Pertsona bati adierazteko bereak diren gauzekin oso berekoia dela, eta baita besteen gauzak hartu eta erabiltzeko ere.
nirea nire eta zurea gure
Bere klaseko beste elementuekin alderatuta, funtzio eta ezaugarri desberdin, propio eta bereziak dituena.
berariazko
Haga moduko pieza, binaka harturik eta bizkarrean eramanda, gorpuak eta hilkutxak eramateko erabiltzen dena.
zerraldo
Landare eta zuhaitzetan, zabaltzear dauden hosto eta loreek osatzen duten begi edo kapulua.
pinporta
Gaiak eta produktuak bildu eta gordetzeko instalakuntza.
biltegi
Zerbait alokatu edo alokairuan hartu eta ematea eta horretarako kontratua.
akurapen
Azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitu, abeilanagailu izeneko puntak biraraziz, zuloan sartu beharreko torlojuaren burua ondo sartu eta barruan geratu diren bizarrak kentz
abeilanatu
Pertsonek baliabide batzuk bateratuz eta antolatuz asmo eta helburu jakinak lortzeko sortutako elkartea.
antolakunde
Zeruko gorputza, hala nola eguzkia eta beste izarrak, planetak, sateliteak eta kometak.
argizagi