Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Denetaz asko dakiela uste duen emakumea.
mari-maistra
Muturra sartzen ibili ohi den pertsona.
marisukalde
Mari-maistra.
marimaistra
Ezer ez edo oso gutxi.
piperrik
Piperrik, batere ez.
piperrik ere
Ezertxo.
ezertxo ere
C bitaminaren faltak eragindako gaixotasuna, garai batean itsasaldi luzeak egiten zituzten marinelek pairatzen zutena.
eskorbuto
Ordenagailu batean, datuak bertan grabatu edo kopiatu eta bertatik irakurtzeko erabiltzen den gailuetako bakoitza, hala nola disko gogorra eta USB memoria.
disko-unitate
Ur azpian murgildu eta bertan ibiltzeko erabiltzen den soinekoa, kasko batez hornitua.
eskafandra
Eraztun itxurako muskulua, hodi edo barrunbe itxurako organoak zabaldu eta ixteko funtzioa duena.
esfinter
Beriloaren familiako minerala, berde kolorekoa, oso gogorra, eta bitxigintzan maiz erabiltzen dena.
esmeralda
Figura geometriko batean ondokoak ez diren erpinak lotzen dituen zuzenkia.
diagonal
Ekosistema multzo homogeneoa, haietako ezaugarri klimatiko eta fisikoek eta bertan harremanetan diren espezie bizidunek definitua.
bioma
Hain txikiak izateagatik, gizakiaren begiez ikus ezin diren eta beraz mikroskopioz antzematen diren izaki biziduna.
mikroorganismo
Pertsona baten ikasketak, trebakuntza eta ibilbide profesionala biltzen dituen txostena, bereziki lanpostu edo kargu baterako hautagai gisa aurkezten denerako prestatzen dena.
curriculum vitae
Croissant, ilgora formako hostopil gozoa.
kruasan
Hostorez, irin eta gurinezko orearekin alegia, egin eta labekatuta xafla fin ugariz osaturiko opila.
hostopil
Osasun kalte bati buruz, medikuek agindutako tratamenduaren ondorioz sorrarazitakoa.
iatrogeno
Izozmendi.
iceberg
Izapide bat burutzeko bulegoetan egiten dituzten eskakizun ugari eta hutsalen multzoa.
bulegokeria