Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Pertsona jakin batez mintzatuz, haren ikasketa berdinak egiten dituzten lagunetako bakoitza, bereziki irakasle berdina dutenean.
ikaskide
Elkarrekin eta lankidetzan ikastea.
ikaskidetza
Ikaskide izatea; elkarrekin ikasten duten pertsonen arteko harremana.
ikaskidetza
Zerbaiten edo norbaiten aurka jardun, horri eraso egin edo horren erasoei aurre eginez.
borrokatu
Elkarte, korporazio edo erakunde bateko kide zaharrena.
dekano
Yersinia pestis bakterioak sorrarazitako gaixotasun infekziosoa, bereziki Erdi Aroan Izurri Beltza izeneko izurrite izugarria eragiteagatik ezaguna.
izurri buboniko
Urpean igeri egiten duen pertsona.
murgilari
Hauteskunde-kanpainaren aurreko denbora, non alderdi politikoek eta hautagaiek, botoa eskatzen ez duten arren, haien hautagaitza eta programak aurkezten dituzten.
kanpainaurre
Gudan ari diren bi etsaien artean adosten den aldi baterako erasoen etenaldia, hasiera eta amaiera zehatzekin.
tregoa
Tregoa.
menia
Denda batean salgai dauden produktuei buruzko argibideak ematen dituen pertsona; enpresa bateko produktuak erakutsi eta haiei buruzko informazioa ematen duen pertsona.
aholkulari komertzial
Kalifaren kargua eta jarduna.
kalifatza
Kalifa baten agintaritzapean dagoen lurraldea.
kalifa-herri
Formaltasun eta sistematizazio handiko zientzia, bereziki matematika eta logika.
zientzia zehatz
Aukera bien artean bat aukeratzeko ezintasuna edo zailtasuna, biek alde onak nahiz txarrak izateagatik.
dilema
Egoera jakin batean aintzat hartutako elementu guztiek osatzen duten multzoa; delako elementu guztien zerrenda.
multzo unibertsal
Zerbaiti ekiteko gogo edo ahalmena.
ekimen
Abiarazi behar den egitasmo edo proiektua.
ekimen
Une oro norabidez aldatzen doan lerroa.
lerro kurbatu
Kausa batek gertarazi edo eragiten duen ondorioa.
efektu