Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Gerora ordainduko den kapital edo diru-zenbateko finko baten trukean, egun interesak deskontatu edo kenduta jasotzen den finantzazio-mota.
finantza-deskontu
Batugai kopuru mugatu batekin egiten den batuketa.
batuketa finitu
Infinitu batugai biltzen dituen batuketa batez mintzatuz, infinitu ez den emaitza.
batura finitu
Lau hortzetako goldea, lurraren lehen goldaketa egiteko erabiltzen dena.
lauhortz
Zazpi hotzetako goldea, erein aurreko lurra prestatzeko erabiltzen dena.
zazpihortz
Bola edo pilota bati eragiten zaion mugimendu birakaria, bolaren ibilbidea kurbatua izatea dakarrena.
efektu
Etorkizunean jaso edo gauzatu beharreko kapital bat gaur egunera ekartzea, beharrezko interesak deskontatuta.
finantza-deskontu
Zinemagintzan eta beste ikuskizun batzuen produkzioan, ikuslearengan ikus-entzunezko inpresio artifizialak sortzeko erabili diren teknika eta baliabideen multzoa.
efektu berezi
Ekintza edo jokabide batek bueltan horren egilearen aurka dakarren ondorio kaltegarria.
boomerang efektu
Oihu edo garrasia.
lekaio
Irrintzi edo alaitasunezko oihua.
lekaio
Jaun baten morroia.
lekaio
Pertsona transexualen aurkako arbuioa, ezinikusia edo gorrotoa.
transfobia
Erabakiak autonomiaz edo independentziaz hartzen diren esparrua.
erabakigune
Asiako Hegoekialdeko, Indiako Ozeanoko eta Ozeaniako lurralde eta uhardtedi batzuk biltzen dituen eskualde soziogeografikoa, jatorri, hizkuntza eta kultura komunak biltzen dituena.
Austronesia
Itsas edo ibai-portua duen hiria.
portu-hiri
Ibai bateko ertzean kokaturik dagoen portua.
ibai-portu
Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.
edukiontzi
Kaleetan zaborrak eta gai berziklagarriak sartzeko erabili ohi diren tamaina ertaineko ontziak.
edukiontzi
Zerbaiten balioa edo kategoria ezartzeko zehazten diren irizpide sistematikoen multzoa, gehienetan zerrenda edo taula moduan antolaturik.
baremo