Advanced Search
Search Results
2556 total results found
Zerbait eta zerbaitetarako piztu, eragin edo bultzatzen duena.
pizgarri
Beharra, bereziki bizia dena.
premia
Baserri batean, aleak edo bihiak gordetzeko gela, bereziki teilatuaren azpian dagoena.
selauru
Pertsona batez mintzatuz, zerbait mugitu, altxatu eta kolpatzeko ahalmena eta horren bizitasuna.
indar
Esanahi berezia duen hitz multzoa.
esamolde
Oso denbora laburrean; une labur batean.
amen batean
Denbora labur batean; oso azkar.
aitaren batean
Gaitza edo eritasuna eta horri dagozkion sintomen multzoa.
afekzio
Esanahi berezia duen hitz sorta, beti era berean osatzen dena.
esapide
Ura garraiatzen duen tutu baten muturrean jartzen den tresna, hura irekiz ura ematen duena.
kanila
Ura garraiatzeko tutu baten muturrean jartzen den tresna giltzaduna, hura irekiz urez hornitzen duena.
txorrota
Zerbait lortzeko aukera bikaina; abantaila edo onura handia, bereziki ezohikoa edo espero ez dena.
mauka
Kantatzeko era, bereziki notei eta erritmoari dagokionean.
aire
Borroka bizian garatzen dena.
borrokatsu
Borroka askokoa; borroka sorrarazten duena.
borrokatsu
Mendien segida, mendikatea baino txikiagoa.
mendizerra
Handinahiz edo handiustezko jokabidea.
handikeria
Larruazalaren gainean jartzen den prestakin biguna, zauriak sendatu eta minak eta gaitzak tratatzeko erabiltzen dena.
txaplata
Pertsona aberatsa edo aginte handikoa.
handi-mandi
Zoritxarrez.
tamalez