Advanced Search
Search Results
2619 total results found
Luzetara jarritako bi gurpileko ibilgailua, oinekin pedalei eraginez ibiltzen dena.
bizikleta
Txirrinduz edo bizikletaz dabilen pertsona.
txirrindulari
Zerbaiti gorabeherak kendu, lau bihurtzeko.
lautu
Zorizko aldagai edo aldagai estatistiko batez mintzatuz, batezbestekorako distantziaren potentzia baten itxaropena edo batezbestekoa, banaketa estatistikoa ezaugarritzen duena.
momentu zentral
Zerbait aurretik aipatzen den pertsona edo erakundea buru delarik egiten dela adierazteko.
gidaritzapean
Bista zuzentzeko, terapeutikoki edo asmo estetiko hutsez begian jartzen den beirazko edo plastikozko disko txiki ganbila.
ukipen-leiar
Partikularzki, populazio bariantzaren zenbatesle alboragabe edo zentratua.
lagin bariantza
Elkarren etsai diren bi armada edo talde armatuen arteko borroka.
gudu
Bi armada edo talde armatuen arteko borrokaldia.
gudaldi
Bizitzaren amaiera, orokorrean.
heriotza
Bat-batean hasten den euria, bereziki ugaria eta laburra denean.
euri-jasa
Bizitza jokoan edo kolokan dagoela adierazteko.
hil ala bizi
Ororen gainetik.
hil ala bizi
Musika-tresnak afinatu edo gozatu egiten dituen pertsona.
afinatzaile
Ugaztun emeen ugatzen moko edo punta.
titi
Janari askori muzin egin diona; gutxi jaten duena.
mizkin
Atsegin duen janaria edo janari gozoa baino jaten ez duena.
mokogoxo
Tuntuna, kaxa baten gainean jarritako sokak dituen antzinako musika-tresna.
ttunttun
Erresonantzia-kutxa baten gainean jarritako soka batzuk joz edo sakatuz joatzen den antzinako musika-tresna.
tuntun
Zalantzan eta baterako edo besterako erabakirik hartu gabe.
astoa langan bezala