Advanced Search
Search Results
7469 total results found
Burezurraren neurketa sistematiko eta zehatza.
kraneometria
Pertsona baten nortasuna eta jokaera haren burezurraren formaren azterketatik eratortzen duen teknika sasizientifikoa.
kraneoskopia
Malgua den zerbait tolesturik sortzen den bihurgunea.
izur
Ibili edo paseatzeko tokia edo bidea.
ibiltoki
Leku batetik bestera joateko pasabidea.
ibiltoki
Zerga bat ordaintzeko obligazioa duen pertsona.
subjektu pasibo
Zergapekoa.
zergadun
Zergaren zama ekonomikoa jasaten duen azken pertsona, esaterako azken eroslea BEZaren kasuan.
zergapeko
Energia sortzeko gai den edonolako elementu edo fenomenoa.
energia-baliabide
Energia-baliabidea.
baliabide energetiko
Epe zehatzik gabeko lan-kontratua, gehienetan iraunkorra eta langileari lan-egonkortasuna ematen diona.
lan-kontratu mugagabe
Gai sakonei buruz gogoetak eta hausnarketak egiten dituen jakintsu edo intelektuala.
gogoetalari
Antzinako Erroman, hiru pertsonak osatzen zuten magistratura.
triunbiratu
Hiri pertsonek osaturiko agintaritza- edo zuzendaritza-organoa.
triunbiratu
Bertsolariak paperean idatzi duen bertsoa, bat-batean plazan kantatu ez duena.
bertso jarri
Bertsolaritzaren tradizioan, garai batean bertsoekin idatziriko paperezko orria, kalean saldu eta jendartean eskuz esku pasatzen zena.
bertsopaper
Idatzita, hots, inprobisatu edo bat-batean kantatu gabe, eman den bertsoa.
bertsopaper
Zerbait saldu eta aldi berean beste norbaitek erosteko ekintza.
salerosketa
Herentzia batean biltzen diren ondasun, eskubide eta obligazio guztien titularra dena.
oinordeko unibertsal
Oinordeko unibertsala.
jaraunsle unibertsal