Advanced Search
Search Results
2696 total results found
Nazio edo komunitate nazional baten independentziaren aldeko jarrera eta jardun politikoa.
independentzia zaletasun
Gai bati buruzko idazlana, non egileak bere ikuspegia, argudioak eta iritziak plazaratzen dituen.
saio
Sistema informatiko edo ordenagailu bat internet edo sare telematiko batera konektaturik izateagatik etor daitekeen edonolako arriskua, hala nola zibererasoak eta ziberdelituak.
ziberarrisku
Internet edo beste sare informatikoen bitartez egiten den delitua, hala nola iruzurra, xantaia eta jazarpena.
delitu informatiko
Bere produktuak eta zerbitzuak webgune edo Internet-eko plataforma baten bitartez saltzen dituen denda.
online denda
Oinordetzaz eta herentziaz aritzen den zuzenbidearen adarra.
oinordetza-zuzenbide
Administrazio publikoen egituraz, funtzionamenduaz eta hiritarrekiko harremanez aritzen den zuzenbidearen adarra.
administrazio-zuzenbide
Pertsona, erakunde edo alderdi politiko batez mintzatuz, ezkerreko ideia politikoak dituena eta horien alde jarduten duena.
ezkertiar
Pertsona, erakunde edo alderdi politiko batez mintzatuz, eskuineko ideia politikoak dituena eta horien alde jarduten duena.
eskuindar
Errusiako enperadoreari eta Europako beste nazio batzuetako monarkei ematen zitzaien titulua.
tsar
Zerbait aldatzeko ekintza, prozesua eta horien ondorioa.
aldakuntza
Ondasun bat erosi eta epe batera izan daitezkeen akatsak konpontzeko saltzaileak edo ekoizleak hartzen duen erantzukizuna.
berme
Hezkuntza-eremu batean hezkuntzaren jarduera arautzen duten lege eta arauen multzoa.
hezkuntza-legeria
Pertsonengan minbiziaren agerpena edo berragerpena eragozteko terapia kimiko eta farmakologikoen multzoa.
kimioprebentzio
Zerbait nonbait jarri eta finkatu.
inplantazio
Molde berriak abiarazi edo martxan jartzeko ekintza eta horren ondorioa.
inplantazio
Agintearen aurka altxatu; errebolta antolatu eta egin.
erreboltatu
Etnia edo berariazko jatorri eta kultura dituen gizatalde bati dagokiona.
etniko
Antzinako Greziako K.a. IV. mendeko Praxiteles eskulturgileari eta horren estiloari dagokiona.
praxitelestar
Zoriaren efektuagatik gertatzen den eta beraz estatistikoki esanguratsua ez den aldagai estatistikoen arteko asoziazioa.
asoziazio ez-estatistiko