Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Aldiroko errenta bati buruz, aldi bakoitzaren amaieran ordaindu edo jasotzen dena.
betez ordaingarri
Errenta-termino bakoitzaren aldia interes-aldia baino txikiagoa duen errenta finantzarioa.
errenta zatikatu
Legegiltzar edo beste ganbera legegile bateko kidea, erregimen demokratikoetan herritarrek haiek ordezkatzeko aukeratua.
diputatu
Goi eta ertain mailako irakaskuntzan, irakasle baten maila gorena, jakintza-arlo batean dituen ezagutza zabalengatik eta egindako ekarpenengatik esleitua.
katedra
Esanahia duen hizkuntza-elementua, besteetatik hizketan etenaldi batez eta idazketan zuriune batez bereizten dena.
hitz
Zorizko saiakuntza.
zorizko esperimentu
Hainbat emaitza posible eta aurreikusezinak izan ditzakeen saiakuntza edo fenomenoa.
zorizko saiakuntza
Alegiak idatzi edo kontatzen dituen pertsona.
alegilari
Lurrazala eta mantuaren gaineko zatia barnehartzen dituen Lurraren eta gisako beste planeta batzuen goiko geruza solido zurruna, Lurraren kasuan 50km-100km bitarteko lodiera duena.
litosfera
Lurrean edo beste planeta edo argizagi bateko ur guztien multzoa.
hidrosfera
Lurrean izaki bizidunak bizi diren inguruneen multzoa.
biosfera
Lurra planetaren forma, esfera zertxobait zapaldu baten antzekoa.
geoide
Musikari talde txiki batek osatua.
ganbera
Bereizgarri biologiko eta gaixotasunei buruz, herentzia biologikoaz gurasoengandik transmititzen dena.
hereditario
Haren elementuak edo unitateak banan-banan zerrendatu daitezkeen populazio estatistikoa.
populazio finitu
Enpresa txiki eta ertaina, enpresak sailkatzeko kategoria, langile kopuru eta negozio-bolumen txikiak dituena.
ETE
Komunismoaren edo komunisten aurkakoa.
antikomunista
Ondasun bat alokatu edo errentan eman egiten duena.
alokatzaile
Hitz, esamolde edo esaldi bati buruz, esanahi bat baino gehiago duena.
polisemiko
Arrazoi edo arrazionaltasunaren baliatzea.
arrazoimen