Advanced Search
Search Results
2556 total results found
Eskolatu edo hezi gabekoa: oinarrizko ezagutzak ere ez dituena.
letragabe
Datu-multzo batean oinarrituta kalkulatzen den neurri edo koefizientea, datu-multzo horren eta hedaduraz hura erauzi den populazioaren ezaugarrien berri ematen duena.
estatistiko
Estatistiko, lagin datuetatik kalkulatzen den neurria.
lagin-estatistiko
Estatistiko, lagin bateko datuekin kalkulatzen den neurria, jatorri duen populazioari buruz zerbait jakiteko erabiltzen dena.
lagineko estatistiko
Elementuak zoriz hautatu diren lagin estatistikoa.
zorizko lagin
Populazio edo multzo oso baten ezaugarriak modu fidagarri eta egokian islatzen dituen lagin estatistikoa.
lagin adierazgarri
Multzo edo tarte batetik zoriz hautatutako zenbakia, bereziki zorizko laginketa edo simulazio estokastikoa egiteko erabiltzen dena.
zorizko zenbaki
Zerbai lortzeko edo zerbaiten esperoan atzerapenak eta eragozpenak eramateko gaitasuna eta bertutea.
pazientzia
Kristau guztien multzoa, kristau gizartea; kristau mundua.
kristandade
Abereak hazi eta zaintzearen jarduera.
abeltzaintza
Beilegi edo hori kolorea izatetik gertu dagoena; beilegi edo horiaren antzeko kolorea.
beilegikara
Horiaren antzekoa; horitik gertu dagoen kolorea.
horikara
Lagin bateko datuetatik populazio oso bati buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
estatistika induktibo
Herrialde batean herritarrek demokratikoki hautaturiko ordezkariek osaturiko biltzarra, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartzeko funtzioa duena.
asanblea legegile
Prostituzioan diharduen emakumea; sexu harremanen trukean ditua eskatzen duen emakumea.
puta
Arlo jakin bat erregulatzen duten arauen multzoa.
erregelamendu
Egiten den ekintza edo lana.
jardun
Gogo edo desira biziarekin.
irrikaz
Desira edo gogo biziz.
irrikitan
Produktuak eskuz edo eskuko tresnak erabiliz egiten dituen langilea, metodo tradizionalak erabiliz eta prozesu edo metodo industrialak garatu gabe.
artisau