Advanced Search
Search Results
1748 total results found
Tuntuna, kaxa baten gainean jarritako sokak dituen antzinako musika-tresna.
ttunttun
Erresonantzia-kutxa baten gainean jarritako soka batzuk joz edo sakatuz joatzen den antzinako musika-tresna.
tuntun
Zalantzan eta baterako edo besterako erabakirik hartu gabe.
astoa langan bezala
Babesgabe geratu den pertsona bat laguntzeko ardura beste pertsona batek, kuradore izenekoak, hartzen dueneko figura juridikoa; kuradorearen ardura eta jarduera.
kuradoretza
Hormetan jartzen den paperez edo beste material batez egindako irudia, bereziki zerbait iragartzeko erabiltzen dena.
afixa
Hitz baten esanahia zehaztu edo hitz berriak sortzeko erabiltzen den morfema.
afixu
Zalearen edo zerbait oso gogoko duenaren nolakotasuna.
zaletasun
Zerbaiti oso atxikia den pertsona; zerbait oso atsegin duena.
zale
Lagin bateko elementuak populaziotik probabilitate batzuen arabera, gehienetan zoriz edo ausaz, hautatzen dituen prozedura eta teknika.
probabilitatezko laginketa
Ikusteko moduan.
ageriki
Argi eta garbi ulertu edo jakiteko moduan.
ageriki
Begi bistan, denok ikusteko moduan.
agerian
Zalantzarik gabe eta argi eta garbi denok ikusi, ulertu eta egiaztatzeko moduan.
agerian
Eremu edo egitura batek horizontalarekin duen inklinazioa, gorantz nahiz beherantz.
malda
Fase, tratamendu edo elementu batzuk biltzen dituen prozesu batean, haiek ausaz edo zoriz esleitu.
ausazkotu
Prozedura estatistiko batean elementuak edo tratamenduak zoriz edo ausaz esleitu.
zorizkotu
Eskolatu edo hezi gabekoa: oinarrizko ezagutzak ere ez dituena.
letragabe
Datu-multzo batean oinarrituta kalkulatzen den neurri edo koefizientea, datu-multzo horren eta hedaduraz hura erauzi den populazioaren ezaugarrien berri ematen duena.
estatistiko
Estatistiko, lagin datuetatik kalkulatzen den neurria.
lagin-estatistiko
Estatistiko, lagin bateko datuekin kalkulatzen den neurria, jatorri duen populazioari buruz zerbait jakiteko erabiltzen dena.
lagineko estatistiko