Advanced Search
Search Results
2619 total results found
Obuluak edo gameto emeak eta sexu-hormona batzuk jariatzen ditizten bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obario
Banako emearengan, obuluak eta sexu-hormonak jariatzen dituen bi gonada edo sexu-guruinetako bakoitza.
obulutegi
Txakur eta kidekoei buruz, zaunka asko eta ozen egiten duena.
zaunkari
Oroimenari dagokiona; oroimena baliatzen duena.
memoristiko
Irmotasunez; amore eman gabe.
irmo
Enpresa batean, aktibo osoa ken pasibo galdagarria edo zorrak.
aktibo garbi
Adierazteko zerbait une jakin batean indarrean dagoela, baina aurrerago agian ez.
gaur-gaurkoz
Enpresa baten balioa, bere akzioek burtsan duten kotizazioaren arabera.
kapitalizazio
Enpresa baten balioa, horren akzio-kopurua akzio horiek une jakin batean burtsan duten kotizazioarekin bidertuz kalkulatzen dena.
burtsa-kapitalizazio
Finantza-eragiketa batean inbertituta, kapital batek interesak sortzeko modua, non aldiroko interesak kapitaletik aparte jartzen diren, eta beraz interes gehigarririk ematen ez duten.
kapitalizazio sinple
Lagunekin egon edo ibiltzea.
laguntza
Buruan ileak zuriak dituena.
buruzuri
Buruko ileak zuri dituena.
kaskazuri
Grinak piztarazi.
sasiak sutu
Zerbaiten ageriko seinalea.
agerbide
Zerbaiten adierazpena eta hura egiteko modua.
agerbide
Batezbestekoa kendu eta desbideratze estandarrarekin zatitzen den aldagai estatistikoa.
aldagai estandarizatu
Salgai.
merkagai
Merkatuan saldu edo erosteko eskura jartzen den produktua; saldu eta erosi den gauza.
salgai
Merkaturatu eta saltzeko dagoen produktu edo gaia.
merkantzia