Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2697 total results found

Frontoi bateko erlaitz inklinatu eta horizontalaren artean zabaltzen den horma zati triangeluarra.

tinpano

Esparrua
arkitektura
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
tímpano [arquitectura]

Haietan garatzen den arrantza arautu eta kontrolatzeko itsasoa zatitzen den eremuetako bakoitza.

arrantzagune

Esparrua
arrantza
Sinonimoak
arrantza-eremu
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
zona pesquera

Pertsona, familia eta gizataldeek bizitokiz aldatzeko fenomenoa, bizimodua hobetzeko edo bestelako gizarte arrazoiak direla medio.

migrazio

Esparrua
soziologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
migración [humana]

Ingresaturik geratu behar ez diren pertsonentzako osasun arreta eskaintzen duen eraikina eta instalakuntzen multzoa.

anbulatorio

Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
ambulatorio [edificio]

Erreakzio kimiko batean sartzen diren erreaktiboak eta gauzatzen diren produktuak horien kopuruekin batera zehazten dituen adierazpena.

ekuazio kimiko

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
ecuación química
Esparrua
kimika

Agintzen duenaren ahalmena eta eskumena.

autoritate

Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
aginte
Sinonimoak
aginpide

Hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzea dakarren gutxieneko ebidentziaren probabilitatea.

esangura-maila

Sinonimoak
esanguratsutasun-maila
Sinonimoak
adierazgarritasun-maila
Sinonimoak
lehen motako errore
Esparrua
estatistika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
nivel de significación

Erakunde bateko arlo, sail edovsekzio bateko buru eta arduraduna.

arloburu

Sinonimoak
sekzioburu
Esparrua
enpresa
Gaztelaniaz
jefe de sección
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
jefe de área

Kai edo portu batean zaintza, kontrol eta bestelako lan teknikoak egiten dituen pertsona.

kaizain

Sinonimoak
portuzain
Gaztelaniaz
policía portuario
Gaztelaniaz
vigilante portuario
Gaztelaniaz
técnico portuario
Kategoria gramatikala
izena

Portuko gidarien, hots, portu eta antzekoetan ontziak gidatzen dituzten profesional berezituen lanbidea.

portuko gidaritza

Esparrua
nautika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
practicaje

Portu, ubide eta antzeko eremu arriskutsuetan ontziak gidatzen dituen profesional berezitua.

portuko gidari

Zer
lanbideak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
práctico [de puerto]

Suertatu den benetako balioaren eta horri buruz egindako aurresanaren arteko diferentzia.

aurresan-errore

Ingelesez
prediction error
Esparrua
hiztegia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
error de predicción

Al-Andaluseko lurraldea konkistatu ondoren kristau erresumetan geratu ziren musulmanak eta horien ondorengoak, derrigorrez kristautu behar izan zirenak.

morisko

Gaztelaniaz
morisco
Esparrua
historia
Kategoria gramatikala
izena

Gorputza etzanda, ahoa eta aurpegia lurrera begira daudelarik.

ahuspez

Sinonimoak
ahoz behera
Sinonimoak
behera adi
Gaztelaniaz
boca abajo
Kategoria gramatikala
aditzondo

Zerbait aintzatetsi, aintzat hartu edo aitortzeko ekintza eta horren ondorioz.

aintzatespen

Sinonimoak
errekonozimendu
Sinonimoak
aitorpen
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
reconocimiento

Subjektu baten gorputza mikrobio batekin infektatu eta mikrobio hori laborategiko tekniken bitartez ziurtasunez atzeman bitarteko denbora.

leiho-aldi

Gaztelaniaz
periodo ventana
Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena

Poz eta alaitasun biziak eragindako asaldura-sentimendua.

euforia

Antonimoak
disforia
Esparrua
psikologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
euforia

Tristura eta atsekabe handiak eragiten duen asaldurazko egoera psikologikoa.

disforia

Kategoria gramatikala
izena
Antonimoak
euforia
Esparrua
lokuzioa
Frantsesez
disphorie
Gaztelaniaz
disforia

Lasai eta oso gustura.

bake ederrean

Sinonimoak
lasai ederrean
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Gaztelaniaz
en paz [a gusto]

Ospakizun edo festa bati buruz, jende askorekin eta alaitasunez.

giro ederrean

Sinonimoak
festa giroan
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Gaztelaniaz
con ambiente festivo y alegre