Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Autobus bat bere ibilbidean zehar gelditzen den lekuetako bakoitza, bidaiariak hartu eta uzteko.
autobus-geraleku
Obra bat antzerkira moldatu.
antzerkiratu
Erlijio batzuetan denboren amaieran Jainkoak izan diren guztiei egingo dien epaiketa, justuak eta zuzengabeak bereiziz, non haiei banan-banan salbamena edo betiereko zigorra emango dien.
Azken Judizio
Haserretu.
muskertu
Aita Santuak bereziki apezpikuentzat zabaltzen duen gutun edo mezua, arlo teologiko edo sozialean doktrina finkatzeko asmoarekin.
entziklika
Artxidiozesi edo elizako probintzia bateko diozesi nagusia zuzentzen duen apezpikua.
artzapezpiku
Probintzia eklesiastiko bateko diozesi edo elizbarrutia.
artxidiozesi
Meza batean apaizak egiten duen prediku edo sermoia.
homilia
Bereziki politikariei buruz, demagogiaz jokatzen duena, hots, bere interesetarako herritar apalen grinak piztu eta baliatzen dituena.
demagogo
Diruzainaren, hots, diru kontuak kudeatzen dituen pertsonaren edo erakundearen zeregina edo jarduera.
diruzaintza
Pertsona baten desio sexuala.
libido
Programa informatiko edo algoritmo baten prozesua adierazten duen diagrama, horren pausoak sekuentzialki azaltzen dituena.
ordinograma
Saldutako edo ekoitzitako unitate bakoitzeko irabazten dena, orokorrean prezioari kostua kenduz kalkulatzen dena.
irabazi-marjina
Landare txikia eta haien multzoa, leku hezeetan bereziki harri eta egurraren gainean hazi eta zabaltzen dena, haietan geruza mehe, trinko eta irristakorra osatuz.
goroldio
Persona bati lan edo lanbide bat garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak transmititzea.
prestakuntza
Ekoizpen-prozesuan diharduen laneskua.
lanesku produktibo
Auzi judizial bat epaiketara bideratzeko garatu beharreko izapide eta ekintzen multzoa.
instrukzio
Teleskopioak, espazio-zundak eta bestelako tresnak eta gailuak baliatuz beha eta esplora daitekeen unibertsoaren zatia.
unibertso behagarri
Zoru azpian metatzen den urari dagokiona.
freatiko
Herrialde batean, bertako Barne Produktu Gordina zati bertan bizi diren biztanleen kopurua eginez kalkulatzen den adierazle ekonomikoa, hango biztanleen maila ekonomikoa neurtzeko erabilia.
BPG per capita