Advanced Search
Search Results
2697 total results found
Ekitaldi edo ospakizun bati buruz, giro jendetsu eta alaiarekin.
festa giroan
Oso lasai eta gustura.
lasai ederrean
Lasai asko eta atseginez.
patxadan
Gustura eta lasai asko.
patxadaz
Atseginezko lasaitasuna eta erosotasuna.
patxada
Pertsonei buruz, itxura zikin eta zarpaila.
piura
Atzerritik datozen salgaiak kontrolatzen dituen estatuko erakundea, hala nola legez kanpoko produktuak konfiskatu eta inportatzen diren salgaiei dagozkien zergak ezartzeko ardura duena.
aduana
Puntu bat eta horren inguruan dagoen multzo ireki bat biltzen dituen espazioaren zatia.
ingurune
Jasandako eraso edo kalteagatik eta hori konpentsatzeko ustez horren arduradun edo errudun denaren aurka egiten den bueltako ekintza.
ordainbide
Asiako mendikatea, Pakistandik Bhutaneraino luzatzen dena, India, Tibet eta Nepal zeharkatuz, non munduko mendi altuenak dauden.
Himalaia
Enpresa edo lan sektore bateko langile edo enpresarien arteko hitzarmen edo akordioa, non langileen soldatak, lan kondizioak eta produktubitatea adosten diren.
hitzarmen kolektibo
Gehienetan batzorde, erakunde, elkarte edo komunitate bateko kideek boto bidez eta nolabaiteko gehiengoa exijituz egiten den kargu edo ordezkarien izendapen kolektiboa..
hauteskunde
Bi gauza edo gehiago bereizi edo desberdintzeko ekintza eta horren ondorioa.
bereizketa
Herrialde batean atzerritik inportatu eta atzerrira esportatu egiten diren produktuei ezartzen zaien zerga.
muga-zerga
Puntu geografiko batzuetarako, puntu bakoitzeko koordenatuak eta altuera biltzen dituen datu-multzoa.
kota-puntu
Ikusten den arroparen azpitik janzten den arropa, oso-osorik larruazala ukitzen duena, hala nola galtzontziloak, kuleroak, bularretakoa, kamiseta eta galtzerdiak.
azpiko arropa
Elizaren zerbitzura dagoen gizona; bereziki, kristau elizan zerbitzu edo ministerio horretarako promes egin duena, hala nola apaiz, diakono eta fraideak.
elizgizon
Espainian eta beste herrialde batzuetan, unibertsitateko ikasketak burututa eskuratzen zen titulua.
lizentziatura
Lizentziatura bateko ikasketak gainditu eta horren titulua eskuratu duen pertsona.
lizentziadun
Enpresa batean bere ustiapen edo jarduerarekin loturiko sarrerak eta gastuak jasotzen dituen kontabilitate-kontua.
ustiapen-kontu