Advanced Search
Search Results
1976 total results found
Abdikazio.
abdikapen
Abdikatu edo erregetza borondatez uztearen ekintza eta horren ondorioa.
abdikazio
Belar pila.
belartza
Konstituzioari jarraiki eraturik eta hura errespetatuz diharduen gobernua, bereziki demokratikoki eta zuzenbide-estatuaren arauen arabera osatu bada.
gobernu konstituzional
Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hogeitabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
zilarrezko eztei
Prozesu judizialak eta epaiketak garatzen dituen erakundea, epailea buru duena.
epaitegi
Zerbait endekatu edo horren funtsa eta funtzioa guztiz galtzea.
endekapen
Idazki bat izendatzeko erabiltzen den hitza edo esaldia.
idazpuru
Espainiako sistema politikoan, Kongresuak, Senatuak, komunitate autonomo batek edo 500.000 mila hiritarrek bultzaturiko lege-ekimena.
lege-proposamen
Gobernuaren ekimenez legebiltzarrera aurkezten den lege-egitasmoa.
lege-proiektu
Itun Berria osatzen duten lau ebanjelioak izendatzen dituzten Jesusen dizipuluetako bakoitza.
ebanjelari
Lurrazalean sortutako horma bertikala edo oso malda handiko aldapa, bereziki bertatik amildu edo erortzeko arriskua dakarrena.
amildegi
Asiako Ekialdean dauden lurralde eta herrialdeek osatzen duten eskualdea, orokorrean Ozeanoko Bareko kostaldea eta inguruko lurraldeak biltzen dituena.
Ekialde Urrun
Hura baieztatzen duten kristau konfesioetan, Hirutasunaren lehen pertsona, munduaren Sortzailea dena.
Jainko Aita
Gizaki eta beste ugaztun batzuengan, bekokiaren alde banatara eta belarrien aurrean dagoen buruko aldea, gizakien kasuan sakonune txikia duena.
loki
Haizea emateko eskuko tresna, zotz batzuen artean bildutako oihala zabalduta hura astinduz maneiatzen dena.
abaniko
Epela, koldarra edo beldurtia denaren nolakotasuna eta jokabidea.
epelkeria
Azterketa estatistiko mota bat, aldez aurretik datuei buruzko hipotesirik edo modelorik ezarri gabe bereziki tresna grafikoak eta estatistiko sinpleak baliatzen dituena.
datuen analisi esploratzaile
Datu-multzo jakin eta konkretu bati aplikatzen zaizkion teknika edo prozedura estatistikoen multzoa, haietatik informazio jakingarria erauzteko asmoz.
tratamendu estatistiko
Ingurune edo objektu bat zenbateraino dagoen hotz edo bero neurtzen duen magnitude fisikoa.
tenperatura