Advanced Search
Search Results
2619 total results found
Muga-balioak barne hartzen dituen multzoa, tarte gisa definitzen dena.
multzo itxi
Senitartekoen arteko gatazkak haien artean konpondu.
trapu zikinak etxean garbitu
Egindako lan batez mintzatuz, emandako ordu kopuruaren arabera ordainduz.
ordu kontura
Oharra: Euskadi Irratiko Amarauna saioan jasoa (2024-12-28).
Hondeatu edo lurrean zuloak egin edo lurretik materialak mugitzeko makina astuna, koilare moduko handi batez hornitua eta makinak berak duen kabina batetik maneiatzen dena.
hondeamakina
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila baxuena.
itsasbehera
Itsasaldi edo marea bakoitzean, itsasoaren maila altuena.
itsasgora
Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazioaren ondorioz itsasoko ur-masen higidurak eragiten dituen itsas mailaren aldiroko gora eta beherako mugimenduetako bakoitza.
itsasaldi
Ipar eta hego goi-latitudeetako izotz-kasko edo izotzez estalitako eremu bietako bakoitza.
kasko polar
Irudia: Ipar hemisferioko kasko polarra. Kredituak:Ojw-English Wikipedia
Izotz-geruza batez iraunkorki estalitako eremua.
izotz-kasko
Glaziarrak edo izotz-kaskoak lehorretik askatu eta itsasora heltzean sortzen diren izotzezko masa handiak, ur gainean flotatzen dutenak.
izozmendi
Lurrazalean metatutako izotz-masa handia, grabitatearen eta izotzaren beraren presioaren ondorioz mugitu egiten dena.
glaziar
Izotza pilaturik dagoen eremua.
izoztegi
Horma edo izotza dagoen eremua; glaziarra.
hormagune
Izotza dagoen eremua; glaziarra.
hormategi
Izotz-plaka.
izotz-gune
Izotz gainean irristatzeko pista.
izotz-gune
Pertsonen jakinen artean harreman hotz, errezelozko edo tirabiratsuak daudeneko egoera.
izotzaldi
Pertsona jakinen artean dagoen harreman hotza edo tirabiratsua.
hotzaldi
Urtebetetze batean zorionak emateko formula.
urte askoan
Urtebetetzean zoriontzeko formula.
urte askotarako