Advanced Search
Search Results
2698 total results found
Dungulu, morokila, hots, arto-irina eta ura irabiatuz prestatzen den platera.
drungulu
Bakailaoarekin eta berakatzarekin prestatzen den platera.
drungulu
Disoluzio batean hauspeatu edo solido bat eskuratzeko prozesua eta horen ondorioa.
hauspeaketa
Solutu izeneko substantzia bat disolbatu eta harekin disoluzio bat osatzeko erabiltzen den gaia.
disolbatzaile
Disoluzio batean ioi askeetan banatzen den eta beraz elektrizitatea eroaten duen substantzia.
elektrolito
Nekazaritza eta abeltzaintza produktuen esportazioa, hots, produktu haien atzerrirako salmenta.
agroesportazio
Animaliei buruz, haiek mantsotu eta etxekotzea.
heziera
Pertsonei buruz, hezteko modua eta horren emaitza.
heziera
Kantatzeko modu eta estiloa.
kantakera
Aurretik ikasitakoaren ikasketa arina, ikasitakoa gogora ekarri eta oroimenean finkatzeko.
errepaso
Ikasitako guztiaren ikasketa azkarra eta arina egin, oroimenean finkatze aldera.
errepasatu
Nazio bateko herritarra denaren nolakotasuna; delako nolakotasunak ematen dituen eskubide eta obligazioen multzoa.
nazionalitate
Pertsona bati zerbitzu bat jaso, beste batzuekin bildu edo izapideak egiteko esleitu zaizkion edo harekin adostutako data, ordua eta tokia.
hitzordu
Konposatu kimiko makromolekularra, monomero izeneko molekula berdina behin eta berriz lotuz eratzen dena.
polimero
Euskaraz dakien eta komunikatzen den pertsona.
euskaldun
Zelulosatik ekoizten den plastikozko gaia, gehienetan xingola eran, pelikula fotografiko eta zinematografiko gisa erabiltzen dena.
zeluloide
Bi atomo hidrogenoz eta atomo bat oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa.
ur
Erabiltzearen edo besterik gabe denboraren poderioz balioa galtzen doan eta beraz amortizatu daitekeen aktiboa.
aktibo amortizagarri
Auzi batean interes pertsonalik ez duen aditua eta beraz horretan iritzia emateko egokitzat hartzen dena.
aditu independente
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen Hezkuntzaren ondorengo hezkuntza-zikloa, lau ikasturte hartzen dituena eta 13-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
DBH