Advanced Search
Search Results
628 total results found
Itxarondako maiztasun.
esperotako maiztasun
Klase-marka.
klase-ordezkari
Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
maiztasun-taula
Klase-zabalera
tarte-zabalera
Klase-marka.
tarte-ordezkari
Zorizko esperimentu edo egoera batean gerta daitezkeen kasu edo emaitza posible guztietako bakoitza.
kasu gertagarri
Zorizko segida batean, aldi bakoitzeko emaitza diskretu gertagarri bakoitzaren probabilitatea aurreko aldiko emaitzaren mendean baino ez dagoen prozesu estokastikoa.
Markov-en kate
Probabilitatea kalkulatzerakoan, probabilitatea bilatzen den gertaera gauzatzen den kasu edo emaitzetako bakoitza.
aldeko kasu
Maiztasun-kurba edo dentsitate-funtzio batek tarte jakin batean abzisa-ardatzaren gainetik hartzen duen azalera, tarte horretako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duena.
kurba azpiko azalera
Datu kuantitatiboen multzo batean, muturreko datuak erdialdeko datu gertuenarekin berdintzea, datu atipikoen eragina baztertzeko.
winsorizazio
Denborazko serie batean, aldagaiaren aldi bakoitzeko balioa aldagai bereko iraganeko balioekin lotzen dituen eredu estatistikoa.
eredu autorregresibo
Elementu multzo bati buruz jasotako datu edo informazio kualitatibo edo kuantitatiboan oinarrituta, elementu horiek maila zenbaitetan ordenatzeko prozesua.
baremazio
Aldagai multzo batean gezi edo antzekoen bitartez haien arteko kausa-efektu erlazioak zehazten dituen diagrama.
diagrama kausal
Aldagai batek hartzen dituen balio ezagunetatik kanpo aurresan bat egitea eta horren ondorioa.
estrapolazio
Datu-maiztasunak edo probabilitatea bi aldagai estatistiko edo zorizko aldagaien baterako balioetarako ematen duen datu-taula edo probabilitate-banaketa.
banaketa bidimentsional
Populazioko elementu guztiak zerrendatu eta behatzen dituen ikerketa mota.
ikerketa exhaustibo
Aldagai bati buruzko datuak konstante batez biderkatu edo zatitzea, aldagaiak hartzen dituen balioak eskala berri batera aldatzeko.
berreskalatze
Pertsonen bizitzak deskribatzen dituzten gertaera garrantzitsuenei buruzko estatistika, hala nola jaiotzak, ezkontzak, ugalkortasuna eta heriotzak jasotzen dituena.
bizitza-estatistika
Subjektu baten narrazio, iritzi, jarrera edo pertzeptzio subjektiboa jasotzen duen datu edo informazio-zatia, neurketa edo datu kuantitatiboen objektibotasunik ez duena.
datu bigun
Aldagai batek sail batzuetan hartzen dituen balioen portzentajeak barra banaren bitartez adierazten dituen diagrama, sail bakoitzeko barra zatiak bata bestearen gainean jarriz.
barra-diagrama pilatu