Advanced Search
Search Results
193 total results found
Beste hizkuntza batetik hitz bat hizkuntza bestera nolabait modlatuta ekartzea.
mailegutza
Esanahi berezia duen hitz multzoa.
esamolde
Hitz edo esamolde bati buruz, beste hitz edo esamolde baten esanahi berdina duena.
sinonimo
Esanahi berezia duen hitz sorta, beti era berean osatzen dena.
esapide
"Gu", "gure" eta pluraleko lehenengo pertsona adierazten duten beste hitzak solemnitatezko hitzaldietan erabiltzeko modua, norberaren duintasuna eta irmotasuna adierazi nahian.
maiestatezko plural
Maiestatezko plural.
plural maiestatiko
Predikatu eta beraz aditz forma bakarra duen perpausa.
perpaus bakun
Hitzaren erdialdean jartzen den afixu edo hizkia.
erdizki
Hizkuntza batzuek elkarrekin partekatzen duten jatorria, gramatika edo bestelako ezaugarrien multzoa.
afinitate
Hitz baten esanahia zehaztu edo hitz berriak sortzeko erabiltzen den morfema.
afixu
Entitate edo izaki banako edo generiko bat adierazteko erabiltzen den hitza.
izen
Ingurune diglosiko, elebidun edo eleanitz batean, hizkuntza bakar batean dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun elebakar
Ingurune diglosiko edo elebidun batean, hizkuntza bietan, gaitasun berdinarekin, dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun elebidun
Ingurune eleanitz batean, bi hizkuntza baino gehiagotan dakien eta jarduten duen pertsona.
hiztun eleaniztun
Hizkuntza batean gaitasun handiz ulertu, hitz egin eta idatzi egiten duen hiztuna.
hiztun ahaldundu
Ama-hizkuntza ez duen hizkuntza bat ikasi eta erabiltzen duen pertsona.
hiztun berri
Hizkuntza jakin bari buruz, hura ama hizkuntza duen pertsona.
hiztun zahar
Ahotseko soinuei buruz, mingaina goiko hortzekin elkartuz gauzatzen dena; adibidez t kontsonantearen soinua.
horzkari
Aho-soinu batez mintzatuz, fonazio-aparatuan zehar airearen pasabidea estutuz ebakitzen dena.
afrikari
Lurralde edo komunitate batean, bertakoa edo berezkoa ez den hizkuntza.
atzerriko hizkuntza