Advanced Search
Search Results
179 total results found
Legeak ematen dituen ahalmen eta eskumenei dagokienez, eskumendunaren nahitara geratzen dena.
diskrezional
Delituei eta horiei ezartzen zaizkien zigorrei buruzkoa.
zigor
Fundazio bateko ordezkaritza- eta gobernu-organo gorena.
patronatu
Prima bat ordaintzearen trukean, aseguratua hil edota istripu edo gaixotasun larria duenean, aseguratzaileak hari edo hark izendatutako onuradunei kalteordaina ordaindu behar duen asegurua.
bizi-aseguru
Kanbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
igorle
Urtean zehar epaitegiek lanean diharduten denbora-tartea, Espainian irailaren 1etik uztailaren 31ra dena.
urte judizial
Pertsona partikularren arteko gatazkak ebazteko zuzenbidezko prozesuaren adarra.
bide zibil
Delitu eta beste urratze penalen prozesu judiziala.
bide penal
Legeak interpretatuz eta aplikatuz, justizia ezartzen duten estatuko erakundeen multzoa, hala nola epaileak, epaitegiak eta horien gobernu-organoak.
botere judizial
Jabea duen gauza edo ondasuna.
jabetza
Norbaiti legez jabe den gauza edo ondasuna kentzea.
desjabetze
Lege berri bati buruz, ofizialki argitaratu, plazaratu eta indarrean jarri.
promulgatu
Zergadunak bere zerga obligazioa betetzeko ogasunari ordaindu beharreko diru zenbatekoa, kuota, gainordainak, isunak eta interesak biltzen dituena.
zerga zor
Estatuaren, subjektu aktibo gisa, eta subjektu pasiboaren artean legez ezartzen den erlazio juridikoa, aginduzkoa eta hertsapenezkoa, egitatet zergagarri baten ondorioz sortzen dena.
zerga obligazio
Zor edo beste obligazio bati buruz, zuzenbidez galdatu edo exijitu daitekeena.
galdagarri
Legearen araberakoa edo legea betez gertatzen dena.
legezkotasun
Legitimoa, hots, bidezkoa edo legezkoa, denaren nolakotasuna.
legitimotasun
Erabaki edo ebazpena, bereziki eremu juridikoan.
erresoluzio
Arau edo araudi batez mintzatuz, hura maila txikiagoko arau edo ekintza baten ondorioz indarrik gabe, bertan behera utzi edo atzera botatzeko ezintasuna.
indargabetze-ezintasun