Advanced Search
Search Results
2554 total results found
Zerbait erretakoan geratzen den hautsa.
hausterre
Kirten luze bati erantsitako hortz zerrenda lerrokatua duen tresna, belarra edo hostoak biltzeko erabiltzen dena.
eskuare
Euskarri batean hortzak dituen tresna, kirten luzekoa, lurrean sakabanaturik dagoen belarra, lastoa edo bestelakoak biltzek erabiltzen dena.
arrastelu
Jende multzoa, herria.
gizalde
Liburu edo bestelako argitalpen batetik aldi bakar batez inprimatutako ale multzoa.
argitaraldi
Ordua eman edo denbora kontatzen duen tresna.
ordulari
Zerbaiten bilakaerak jarraitzen duen bidea edo prozesua.
bilakabide
Idazteko modua, idazlearena nahiz garai edo estilo jakin bati dagokiona.
idazmolde
Adierazitako neurria edo kopurua guztiz zehatza ez dela eta handiagoa edo txikiagoa izan daitekeela adierazteko.
gutxi-asko
Buruan ile gorria duena.
kaskagorri
Zigarroa erretakoan geratzen den muturra.
zuztar
Aurrera eta atzera ibili, dena delakoa erabaki gabe edo beharrik gabe luzatuz.
joan-etorritan ibili
Idazkera azkar eta baldarrez.
zirriki-marraka
Metal edo beste material bateko pieza, erdiko zulo zirkular batekin, torloju batean ahokatu eta azkoin batez estutuz, torlojuko buruaren eta azkoinaren arteko karga banatu egiten duena.
zirrindola
Hots arin jarraitua.
txutxu-mutxu
Jendartean dabilen sekretu edo ustezko berria, egiazkoa edo faltsua izan daitekeena, eta maiz beste batzuk kritikatzeko asmoarekin zabaltzen dena.
txutxu-mutxu
Isil-misilka egiten den hizketa.
txutxu-mutxu
Isileko hizketan.
isil-misilka
Guztiz harrituta.
sor eta lor
Pertsona batek egunez egun bere gorabeherak, iritziak, sentimenduak eta abar idazteko koaderno edo horren antzekoa.
eguneroko